kritiken hemeroteka

8.741 kritika

« | »

Duchampen inguma / Eric Dicharry / Pamiela, 2018

Korapiloa deslotzen Igor Estankona / Deia, 2018-07-07

Liburu zail bezain txundigarria begitandu zitzaidan Eric Dicharryren “Errudun” (Maiatz, 2016). Ortzadarreko txoko honetan genioen kolpean edo efektuan oinarritzen zuela bere poesia bizia, non poesia zen errepikapena, letania, prosa, publizitatea, telebista, ingelesa, frantsesa, dena. Betetasun hura kasik absurdu bihurtu zen liburu hartan. Edo amets osterantzean. Edo lilura.

Bada, oraingo honetan txanpaldua eta bigundua arean, armoniatsuago eta era berean sakonago dator Dicharry (Baiona, 1969; antropologian doktorea, artearen ikerlaria, ikonoklasta), eta beste behin gaztigatzen digu poesia eta artearen beste ezein adar izan daitezkeela bi bide, baina helburu berbera dutela finean: “Lumaren gainean/ Lumaz idatzi”. Fisikoa da ia bere diskurtsoa, poesia esplikatzen du eskulturaren bidez, sailkatzeko, normalizatzeko, garbitzeko… kritika soil batean deskribatzeko eta epaitzeko inposiblea den liburua argitaratu du: “Utzi behar diot/ kultura-prozesuen/ arteko loturatramari”.

Dicharryk zenbait erreferentzia dauzka Urrutia Capeaurenak, beste batzuk Velazquezenak. Klasikoa eta abangoardista, beretzat ez dago bereizketarik hor, ariketak definitzen du-eta artista: “Nonahi dena/ ikusezin baita/ nonahi dena/ entzunezin bilakatzen baita/ edonon/ zernahi/ idatzi.”

Liburu hau irakurri daiteke nagikeriaz eta irakurri daiteke adimen argi batekin. Idazleak maisukeria edo goi-idazkera bat darabil uneka, baina beti interesgarri, beti berri, irakurlea kitzikatzeko idatzitako liburua dela hartu behar da kontuan. Normala, ordea, digresioetan eta esperimentuetan galtzen denean, norbera ere galtzea. Proportziorik eta kanonik eta edertasunik ez eskatu artistari. Badu poema bat (91. orrialdean) errepikapen gogaikarri batean oinarritua, sobran dagoela dirudiena eta funtsean liburuaren arima deskribatzen duena, kontzeptuen eta ideia apurtzaileen inflamazioa baita “Duchampen inguma”, mailua daukana beti jo eta jo bere gain, baina ez dena egundo deformatzen, bere bokazioa delarik gauza efimeroek duten bokazioa, desagerpena: “PS: autoerreferentziala den olerkiaren/ indarrez hasten naiz/ idazten,/ sinesten,/ hausnartzen,/ dardaratzen,/ ikaratzen,/ trenpatzen,/ bustitzen,/ hazten,/ erortzen,/ desagertzen”.

“Duchampen inguma” astuna da horratio. Ez du uzten gozatzen edertasunaz ez bada lerro artean. Dena da zerebro-talka eta hausnarketa metaliterario eta artistikoa. Ohar hau egiten dizut, irakurle, jakin dezazun ze uretara sartzen zaren, ze idazle klaserekin zabiltzan: Dicharryk korronte estetikoak zeharkatzen ditu behe-lainoak zeharkatzen dituen moduan ibarrak. Igarri barik egingo dizu haiku fin bat, igarri barik ariko zaizu pulpitutik proposatuz iraultza estetiko ezinbesteko bat: “Azken finean deitua izan den sorkuntzaren/ testu/ margolana/ instalazioa/ argazkia/ filma/ sinfonia/ kontzertuaren klaska fantasmatikoa, hauxe da garrantzitsuena”.

Garrantzitsuena da, berba batean, libreki ulerturako sorkuntza, poesiak entsegu estetikoarekin bat egiten duen lekuan aurkitzea plazer ezkutu bat. Plazer ezkutu hori da aspaldian utzia zenuena, alegia, hausnarketa egitea egiten den arteaz. Pena bakarra du enpalagatu egiten duela azkenean hainbeste desbideratzek, hainbeste leziok, askotan esplikaziorik behar ez duena esplikatu behar horrek.

Azken kritikak

Zainetatik zilarra
Nahia Intxausti

Maddi Galdos Areta

Alderantzira zamalka
Mckenzie Wark

Irati Majuelo

Harakinen alaba
Yurre Ugarte

Joxe Aldasoro

Gaueko zaintzailea
Julen Belamuno

Mikel Asurmendi

Erbeste
Juan Garzia

Asier Urkiza

Barne zerbitzuak
Katixa Agirre

Maialen Sobrino Lopez

Biba gorriac!
Imanol Murua Uria

Mikel Asurmendi

Mundu guztiak
Ruben Sanchez Bakaikoa

Patxi Iturregi

Terraza debekatua
Fatima Mernissi

Amaia Alvarez Uria

Poesia kaiera
Elizabeth Bishop

Irati Majuelo

Godoten esperoan
Samuel Beckett

Aritz Galarraga

Esaterik ez dagoenaz
Fito Rodriguez

Iñaki Lopez de Luzuriaga

Bazter utzietan
Karlos Linazasoro

Hasier Rekondo

Gari errearen urrina
Fertxu Izquierdo

Paloma Rodriguez-Miñambres

Artxiboa

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2025(e)ko abendua

2025(e)ko azaroa

2025(e)ko urria

2025(e)ko iraila

2025(e)ko abuztua

2025(e)ko uztaila

2025(e)ko ekaina

Hedabideak