kritiken hemeroteka

8.811 kritika

« | »

Errukiaren saria / Iñaki Irazu / Erein, 2018

Begirada amultsua Javier Rojo / El Correo, 2018-06-30

Iñaki Irazuk “Errukiaren saria” izenburua eman dio liburu formatuan agertzen den bere lehenengo literatur emaitzari. Poema liburu moduan aurkezten da idazlana, baina liburuan agertzen diren atal gehienak ikusita, poemak baino gehiago narrazioak dirudite testu horiek.

Hiru zatitan dago banatuta idazlan hau. Lehenengo atalean agertzen diren idazkiek historia hurbileko kontakizunak eskaintzen dizkigute, non belaunaldi baten kronikaren antzekoa azaltzen den. Diktaduraren aurkako borroka eta horren ondorioak dira bertan agertzen diren testu askoren oinarriak, errepresioa, torturak-eta azaltzen direlarik. Funtsean hor agertzen direnak narrazioak dira. Idazlea forma poetikoa ematen saiatu da, ordea, eta horretarako itxuraz ahapalditan zatikatu du narrazioa, zatikatze horretan erritmo baten presentzia irudikatzen delarik. Lerroak bizpahiru hitzekoak dira, ahapaldiek antzeko lerro kopuru bat dute, itxuraz forma poetiko konbentzionala ematen saiatuko balitz bezala. Baina hau itxura besterik ez da, eta talka egiten du bertan azaltzen denarekin. Izan ere, forma horrek ez baitu benetan markatzen testu hauen barne-erritmoa. Kronikarekin pareka daitezkeen testu hauen ondoren, bigarren zatian (“Kaja bakarra” izenburua du bigarren zati honek) gizartean bazterrean geratu direnengan jartzen du begirada idazleak. Lehenengo ataleko testuetan nabarmentzen ziren irudiek bortizkeriaren ideiara jotzen zuten neurri handi batean. Bigarren honetan, bakardadea izango litzateke giltzarria. Eta bakardadean bizitzan aurrera egin behar dutenengan arreta jartzen delarik, begirada hori amultsua bihurtzen da. Lehenengo atalaren izenburuan erruki hitza agertzen zen (“Errukiaren saria” deitzen da, liburu osoa bezala), baina bigarren atal honetan azaltzen zaigu bere indar guztiarekin begirada errukitsu hori, gizakia bere biluztasun osoan agertzen baita hemen, bakarrik, bizitzari aurre egiten.

Hirugarren atalean (“Zubiondoko gaztainatze”) testuek forma poetiko markatuagoa daukate, eta jarrera baikorragoa erakusten dute bizitzaren alderdi xume eta betegarrietan zentratzen da-eta, horrela bortizkeriatik maitasunera doan ibilbidea ixten delarik.

Azken kritikak

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Ibon Egaña

Hezitopia
Nora Salbotx

Mikel Asurmendi

Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Artxiboa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

2025(e)ko abendua

Hedabideak