« 3 Mariak | Bigarrenaren zailtasunak »
Zu entzuteko gaude / Xabier Mendiguren Elizegi / Elkar, 2018
Erredentzioa bilatu nahian Javier Rojo / El Diario Vasco, 2018-05-05
Xabier Mendiguren editore eta idazleak “Zu entzuteko gaude” izenburua duen narrazio liburua plazaratu berri du. Idazlan honetan hiru narrazio agertzen dira eta hirurek emakume bat aurkezten dute pertsonaia nagusiaren eginkizunean. Hiru emakume protagonista hauek antzeko ezaugarriak erakusten dituzte. Hirurak bakardadearen mugan mugitzen dira, nahiz eta askotan beste pertsona batzuk eduki inguruan. Izan ere, emakume hauen eta inguruaren artean horma antzeko bat eraikita dagoela ematen du, eta pertsonaiei ezinezkoa zaie horma hori gainditzea eta gizartean integratuta sentitzea. Lehenengo narrazioan, adibidez, seme elbarria duen emakume bat da protagonista, eta erru-sentimenduak bultzatuta aspaldiko senargaia bisitatzera joatea bururatu zaio. Erru-sentimendu horrek, bestaldetik, ia-ia bere burua zigortzera eramaten du erredentzio moduko bat bilatuz. Bigarren narrazioan, langabezian geratutako pertsonaiak eskultorea izateko asmoa berreskuratzen du, eta horretarako itsasoak hondartzara ekarritako enbor zaharrak biltzen ditu, haiekin eskultura bat egingo duelakoan. Hirugarrenean, protagonistak orduak pasatzen ditu telefono zerbitzu batean besteen arazoak entzuten; berak, ordea, ez du inor bere kontuak entzuteko.
Munduarekin zorra dutela irudikatzen dute, eta aldez edo moldez zor hori kitatu behar. Erru-sentimendu hori aspaldiko huts egiteengatik sortu zaie baina desoreka nabarmena sortzen da itxurazko zorraren eta hartzen duten zamaren artean, halako moduan non ia ezinezkoa zaien hartatik askatzea.
Idazleak planteamendu hauekin sortu dituen narrazioak, bestalde, nahiko eskematikoak dira, eta pertsonaiak lau samarrak suertatzen dira, gardenak lehenengo momentutik, sentimendu horiek jasotzeko ontzien antzekoak. Planteamendu eskematiko honetan, narrazioetan agertzen diren anekdota zehatzak pertsonaien barne egoeraren metaforatzat aurkezten dira, barne egoera horren kontrairudia, gertakarietan isla baitu pertsonaiak bizi direneko egoerak.
Sorbatza
Markel Sanchez
Asier Urkiza
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Nagore Fernandez
Ipuinak eta antzezlanak
Lourdes Iriondo
Amaia Alvarez Uria
Ezezagunak trenean... irakurtzen
Miren Billelabeitia
Paloma Rodriguez-Miñambres
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Mikel Asurmendi
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi