« Horma | Erredentzioa bilatu nahian »
3 Mariak / Arantxa Urretabizkaia / Erein, 2010
3 Mariak Txema Arinas / uberan.eus, 2018-05-03
Arantza Urretabizkaia gure literatura txikiaren maisua baita duda izpirik gabe. Hori asmatu banuen txikitan haren aurreneko liburuak, Zergatik Panpox?, Aspaldian espero zaitudalako ez nago sekula bakarrik, Saturno edo Aurten aldatuko da nire bizitza bezalako liburuak irakurtzeko agindu eta hala eta guztiz ere zinez goxatzen nituenean.
Hori dela eta, eta azkenekotik hainbeste urte pasa eta gero, nobela berri hau eskuratu orduko berehala sumatu nuen nolabait, ezinbestez, harrapatuko ninduela txikitan bezala. Banengoen ni, baina, eta hau izaten da normalean eta benetan estimatzen ditudan idazle gehienekin bakarrik suertatzen zaidan zerbait, nahiz eta euren azken nobelaren nondik norakoen berririk ez eduki, huts egingo ez zidalakoan. Asmatu egin dut bete-betean Arantzaren azken nobeba honekin.
Liluratu egin nau, bai horixe. Badakit, hor nonbait gure kritikari profesionaletako bati irakurria diodalako, Urretabizkaiaren azken nobela hau ez dela gure euskal literaturaren etorkizuna iraultzera edo propio sortutako ezer. Beharbada ere hori da bere bertuterik onena, ez dela batere handinahikoa, azalez behintzat, eskeintzen dizun istorioa oso xume eta batez ere oso xamurra baita: hiru aixkide atsorena, edota zehatzagorik edanda, hirurotariko bat alargundutakoaren gorabeherak. Hortik aurrera idazleak ondo baino hobeto, eta betiere erakutsitako maisutzari esker, taxutzen digu sentimenduak ardatz dituen istorio oso gogoetagarri bat. Hiru atsoren istorioa izanda, hots, zahartzarorekin zerikusirik duen guztiak halabeharrez eragiten duen gehiegizko eta batez ere azalezko sentiberatasunari uko eginez azkenean erabat hunkitzen zaituen istorio bat ezin atsegin, samur edo eztiagorik jorratzen baitu Urretabizkaiak. Areago, horrela baldin bada, hain istorio goxo-goxoa, hunkigarria, sortu egin baldin bazaio Arantzari, idazterakoan berak ederto dakien bezain zorrotz, zuhur eta zehatz idatzi duelako izan omen da.
Berriro diot, istorioak liluratu egin nau aspaldi ez bezala, txunditu nau bere azalezko xumetasunean, gustatu egin zait, besteak beste, protagonistak ohikoak ez direlako, hau da, sasi-heroiak, benetan haragizkoak baino. Bestela esanda, bazen garaia gizabanako arrunt guztion bizitza literaturabide bilakatzeko. Horrez gain, ageri da Arantza ez dela inoiz inolako arinkeria narratiboan jausi, istorioa zeharo sinesgarria egin zaidalako hasieratik amaieraraino.
Gainera, bertuteak bertute, Urretabizkaiaren betiko idazkera xume eta goxoa izaten da, ahozko euskeratik beti gertu. Oso oso gutxitan suertatzen zait hainbeste euskaraz idatzitakoaz, maiz euskal idazleok irakurlea nola edo hala txunditzeko edo auskalo zer jakinduria filologikoa erakusteko asmotan oso hizkera bihurria erabiltzen dute, euskera jantziegia, garbizaleegia, gramatikalki edo txukunegia, euskaltzain izateko meritoak egin gura balituzte bezala. Arantzarena bikain eta ederra da alde guztietatik, baina ikaragarri ahozkogarria ere bai, leitzen duzunean berehala jabetzen zara euskara garbia eta atsegina dela, belarrira goxo-goxo egiten dizula ez baitu inolako haindustekorik edo, oso errotuta dagoela kalean erabili ohi denarekin, Donosti aldekoarekin batik bat, edonork ahoz egiten duenarekin, hain zuzen ere. Suertatu ere egin zitzaidan halako zirrada bat txikitan Zergatik, Panpox? irakurri nuenean, kostaldeko sentitartekoen ahotik entzuten eta ikasten saiatzen nintzen kresalezko euskara gogoratzen zidalako ikasgelako edo bestelako euskarazko liburuetako batuaren aldean.
Horregatik hau guztiagatik esan behar dut enegarren aldiz 3 Mariak nobela hunkigarri, xume eta eder honek liluratu egin nauela. Nola ez aldarrikatu, nola ez egin iruzkinik edo erabateko eta agian demaseko goraipamenik, baita hainbeste lore botatzeraino lotsagabeki ere, literatura zein istorio txiker baina mamitsuen plazera behin berriro gogora ekarri dizun liburu hau eta aspaditik maisutzat zenuen taxuzko idazle zoragarri hau.
Izen baten promesa
Hedoi Etxarte
Joxe Aldasoro
Zahartzaroaren maparen bila
Arantxa Urretabizkaia
Aiora Sampedro
Aizkorak eta gutunak
Edorta Jimenez
Mikel Asurmendi
Amorante frantsesa
Miren Agur Meabe
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Oroi garen oro
Beatriz Chivite
Maialen Sobrino Lopez
Ahanzturaren aingerua
Maja Haderlap
Asier Urkiza
Espekulazioak
Arrate Egaña
Nagore Fernandez
Dena zulo bera zen
Eider Rodriguez
Txani Rodríguez
Azken batean
Lourdes Oñederra
Mikel Asurmendi
Auzokinak
Gorka Erostarbe
Maddi Galdos Areta
Esker onak
Delphine De Vigan
Irati Majuelo
Meditazioneak gei premiatsuen gainean...
Martin Duhalde
Gorka Bereziartua Mitxelena
Urte urdin ihesak
Jesus Mari Olaizola "Txiliku"
Hasier Rekondo
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Maialen Sobrino Lopez