« Ez jo berriro, Sam | Gitarraren hari alferrekoak »
Gizakia zentzu bila / Viktor E. Frankl (Lontxo Oihartzabal / Miren Arratibel) / Erein, 2017
Zentzu bila Javier Rojo / El Diario Vasco, 2018-03-24
Viktor E. Frankl (1905-1997), logoterapiaren sortzailea, bere bizipenetan oinarritu zen “Gizakia zentzu bila” izenburuko liburu hau idazteko. Izan ere, psikiatra austriarra Bigarren Mundu Gerran zenbait kontzentrazio zelaitatik pasatu zen eta horren lekukotasuna eskaintzen du liburu honetan. Edonola ere, irakurleak kontuan hartu behar du liburu hau ez dela berez memoria liburu bat. Memoria du oinarri, eta egoera latz horretan bizi izandakoak testuaren abiapuntua dira, baina ez du eraikitzen denboraren harian koherenteki kokatu daitekeen narrazio estrukturaturik.
Kontzentrazio zelaietan bizi izandakoak hiru ataletan sailkatuta agertzen dira: bertan sartzerakoan gertatutakoak, hango bizimodu ohikoa, eta zelaitik atera ondoren sentitutakoak. Atal bakoitzean hainbat bizipen agertzen dira. Haien bidez, pertsonaren baitan gertatzen dena, pertsonaren psikologia alegia, aztertu nahi du. Ez da, beraz, kontzentrazio zelaietan gertatutakoaren kronika, baizik-eta hor gertatutakoa kontuan hartuta egindako azterketa psikologikoa. Hori dela-eta, behin eta berriroko gertaerek sortzen dituzten zirrarak eta gogo-aldarteak analizatzen ditu idazleak. Izan ere, gizakiak muturreko egoera baten aurrean nola erantzuten duen, nola egokitzen den aztertzen da liburu honetan. Horri erreparatuta, ikusiko dugu nola hasieran harridura nagusitzen den, gertatuko denaren aurreko beldurrarekin nahasia. Eta hasierako harridura eta beldur horiek apatia moduko bati utziko diote lekua zelaietan dagoen pertsona bertako egoerara ohitzen den neurrian.
Muturreko egoera hori jasangarria izateko, liburuaren izenburuan aipatzen den zentzu bilatze horrek bere lekua du, bizitzak bere osotasunean helbururen bat izan behar du-eta. Sufrimenduak eta heriotzak, bizitzaren atal diren aldetik ere, zerbaitetarako balio behar dute, eta horrexek bihurtzen ditu jasangarri. Izan ere, transzendentzia bilatzea (zein ere baita transzendentzia hori) berezko joeratzat aurkezten da hemen.
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez