kritiken hemeroteka

8.746 kritika

« | »

Gaizki ulertua / Irene Nemirovski (Jose Antonio Sarasola) / Alberdania, 2017

Distira singlea Aiora Sampedro / Berria, 2018-02-11

Alberdaniaren itzuleran Irene Nemirovskyren nobela ekarri digu Joxe Antonio Sarasolaren eskutik euskarara itzulia. Ez da Alberdaniak euskaraz argitaratzen duen Nemirovskyren lehen liburua, 2009. urtean Arimen maisua, 2011n Birjinak nahiz Suite frantsesa, eta 2012an Odolaren maisua ere argitaratu baitzituen. Txalaparta argitaletxeak ere argitaratu zuen Dantzaldia nobela, 2006an. Beraz, Alberdaniaren hau Nemirovsky osoa euskarara ekartzeko ahalegin horretan kokatzen da.

Kritika askotan aipatzen da Nemirovskyren nobeletako karga biografikoa, baina, azken finean, zein idazlek ez du idazten beretik? Ez al da hori autofikzioaren gatazketako bat?

2012an Iratxe Esnaolak Nemirovskyren Birjinak iruzkintzerakoan botatako hitzak neure egin nahiko nituzke oraingo honetan ere: “Askok, kontakizunen esplikazioa haren biografian aurkitu dute, eta edizioen gibel solasetan eta hitzaurreetan hala interpretatu. Halakorik ukatu gabe, uste dut merezi duela kortse biografiko batzuetan estuegietatik aske irakurtzea haren lanak”. Alberdaniaren edizioan, Gibel solas gisa txertatzen da nobelaren eta idazlearen biografiaren arteko loturaren interpretazio posible bat; zilegi dena, baina ez horratik bakarra. Egia da bere bizitzari argiki lot dakizkiokeen pasarteak badirela nobelan (Frantziako giro burgesean hazitako emakumea, euskal kostaldera egindako opor-bidaiak, eta abar). Baina idazlearen gaitasunaren erakusle da kontakizunean gertakari lokaletan oinarrituz unibertsaltasuna lortzea: pertsonaien ahotan agertzen dira humanitatearen ardurarik funtsezkoenak.

Esan nahi da idazleak aurreko lanetan erakusten dituen obsesio berberak erakusten dituela Gaizki ulertua-n ere: gerrarekiko desolazioa, txikizioaren ondoren ezer eraikitzeko ezina, burgesiaren desilusioa eta gizon-emakume harremanetan sortzen diren ezin salbatuzko desakordioak.

Hala ere, niri falta izan zait ziztatzaileago izatea emakume burgesaren dekadentzia esploratzen duenean: belle époque-aren distirari kontrapuntua ekarriko liokeen garraztasuna.

Azken kritikak

Itzala
Maixa Zugasti

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Asier Urkiza

Fikziraultzaileak
Kamikaz Kolektiboa

Nagore Fernandez

Haurdunaldi oharrak
Yoko Ogawa

Maialen Sobrino Lopez

Ni, laiko
Markos Zapiain

Mikel Asurmendi

Zainetatik zilarra
Nahia Intxausti

Maddi Galdos Areta

Alderantzira zamalka
Mckenzie Wark

Irati Majuelo

Harakinen alaba
Yurre Ugarte

Joxe Aldasoro

Gaueko zaintzailea
Julen Belamuno

Mikel Asurmendi

Erbeste
Juan Garzia

Asier Urkiza

Barne zerbitzuak
Katixa Agirre

Maialen Sobrino Lopez

Biba gorriac!
Imanol Murua Uria

Mikel Asurmendi

Mundu guztiak
Ruben Sanchez Bakaikoa

Patxi Iturregi

Terraza debekatua
Fatima Mernissi

Amaia Alvarez Uria

Artxiboa

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2025(e)ko abendua

2025(e)ko azaroa

2025(e)ko urria

2025(e)ko iraila

2025(e)ko abuztua

2025(e)ko uztaila

2025(e)ko ekaina

Hedabideak