kritiken hemeroteka

8.754 kritika

« | »

Bakarrik bahago neguan / Jose Luis Otamendi / Pamiela, 1998

“Hain da ederra” Goizalde Landabaso / 111 aldizkaria, 2017-12-29

“…agian

aitorpen baten zain

abiatuko zen eternitatea aspaldi

edo gutako asko bederik”.

Hogei urteko beteko dira 2018an Pamielak Jose Luis Otamendik idatzitako ‘Bakarrik bahago neguan’ liburua kaleratu zuenetik. Agortuta dago aspaldi liburua. Antzinako lagun bati oparitu nahi nion (ba ote poesia oparitzea baino gauza ederragorik?) eta liburu-dendarik liburu-dendara ibili nintzen, sororik soro, alferrik. Argitaletxera deitu nuen, eta han esan zidaten agortuta zegoela eta birkaleratzeko asmorik ez zutela. Sarean dagoen saltoki handi eta ezagun horretara jo nuen, eta han bigarren eskuko ale bat aurkitu nuen; baina 300 eurotik gora eskatzen zuten. Ez, ez nuen erosi. Liburutik kopiak egitea pentsatu nuen, eta zalantza-malantzen ostean ez nuen egin. Lagunari poemetako batzuk bidali nizkion emailez.

“Maite zaitudalako

Amets egin dut

Burdinezko hostoetan zintzilikatu

Zugana amildu naiz

Gure maitasuna euri tanta delako”.

Lagunari bidalitako poemak gustatu zitzaizkion eta liburua utzi nion. Pare bat egunetan irakurri ei zuen baina ez zidan itzuli nahi. “Hain da ederra”, esan zidan. Agortuta zegoen, baina, eta, nekeza izan bazen ere, berreskuratu nuen. Hogeigarren urteurrenean berriz irakurri ditut poemok. Hitzaurrean Iñigo Aranbarrik dionez denborak ez ditu urdindu. Ez horixe. Liburua horiztaturik dago, orriak zaharkituak eta hala ere poemek denborari eusten diote. Klasiko bihurtu ote? Poema denak irakurri ondoren ekin diot Aranbarrik idatzi zuen hitzaurrea irakurtzeari. “Ez dakit, baina susmoa zen, katalogoetarik desagertua zen bihotza zuen Otamendik”. Liburuari maitasuna dario. Lirikoa da oso. “Hi planeta bat haiz/ eta higan zegok/ paisai euritsuen portua”. Jose Luis Otamendiren poemak labirintu infinituak dira. Errez du sarrera, baina labirintuaren bazterretan eta bideetan barrena kateatuta gera zintezke. Pare bat berba edo lerro arteko bi nahikoak dira galtzeko, desagertzeko, bertan geratzeko. Edertasunean bildu egiten zaituzte Otamendiren poemek. Bihotzera edo urdailera zuzenean doazen geziak dira; birikietara edota oinetara galbahe barik. “Bihar/ enara aldra batek/ bihotza orraztuko dizu hegada azkarrez/ ni, han ibiliko naiz/ antsiaz botiletatik hegazti bihurtzeko edanez”.

Lehengoan lagunak idatzi zidan. Liburua oparitu diotela ziostan. Bigarren eskukoa. Pentsatu nuen norbaitek ez ote zion sarean orain 356,18 eurotan dagoen liburua erosi izan. Berehala baztertu nuen. Ziurrenen, liburua hainbeste maite ez zuen norbaitek emango zion; edo beharbada, nire laguna asko maite duen norbaitek. Edozelan ere, eta hogei urte deus gutxi delako. ondo legoke argitaletxeak (edo beste argitaletxe batek) berriz ere ‘Bakarrik bahago neguan’ birkaleratuko balu. Bere garaian irakurri ez zutenek eta Bide Ertzean taldearen zenbait kantuk aho bete hortz utzi zutenek eskuratu ahal izango luketelako.

Azken kritikak

Garondoan
Gorka Bereziartua

Asier Urkiza

Mundu guztiak
Ruben Sanchez Bakaikoa

Nagore Fernandez

Kantu leuna
Leila Slimani

Maialen Sobrino Lopez

Odola kantari
Unai Elorriaga

Mikel Asurmendi

Bihotzean napalma
Pol Guasch

Irati Majuelo

Izatearen arintasun jasanezina
Milan Kundera

Aritz Galarraga

Zerua hemen
Oihana Arana

Ibon Egaña

Espekulazioak
Arrate Egaña

Mikel Asurmendi

Itzala
Maixa Zugasti

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Asier Urkiza

Fikziraultzaileak
Kamikaz Kolektiboa

Nagore Fernandez

Haurdunaldi oharrak
Yoko Ogawa

Maialen Sobrino Lopez

Ni, laiko
Markos Zapiain

Mikel Asurmendi

Zainetatik zilarra
Nahia Intxausti

Maddi Galdos Areta

Artxiboa

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2025(e)ko abendua

2025(e)ko azaroa

2025(e)ko urria

2025(e)ko iraila

2025(e)ko abuztua

2025(e)ko uztaila

Hedabideak