« Izakari politikoak gara, eta horregatik morbosoak | Estetaren begiekin »
Bihotz handiegia / Eider Rodriguez / Susa, 2017
Deserrotuak Javier Rojo / El Correo, 2017-12-09
Eider Rodriguez da euskal literaturan eguneroko bizitzan ezkutatzen diren ezinegonak eta frustrazioak hobekien islatzen dituen idazleetariko bat, eta hala agertzen zaigu bere azken liburuan, “Bihotz handiegia” izenburuarekin argitaratu den narrazio liburuan. Sei istorio agertzen zaizkigu idazlan honetan, eta lehenak (luzeenak, bestalde) ematen dio maileguan izenburua liburu osoari.
Sei narrazio, non pertsonaiak frustrazioan amilduta agertzen diren, askotan beraiek ohartzen ez badira ere. Ipuin bakoitzean agertzen den egoera zehatza kontuan hartu gabe, liburu honetan ageri diren pertsonaia nagusiek antzeko ezaugarriak aurkezten dituzte. Alde batetik, ematen du beraien neurriko mundu bat eraiki nahi izan dutela beren inguruan, burbuila baten barruan isolaturik egongo balira bezala. Pertsonaiek beren mundua dute eta badirudi bertan eroso xamar daudela. Baina, beste aldetik, noizean behin inguru babesgarri horretatik atera behar dute eta orduan benetako egoera nabarmentzen zaie. Deserrotuta daudela konturatzen dira, bakardadean bizitzera kondenatuta daudela ikusten dute, burbuila horretatik kanpo geratzen zaien inguruan arrotz.
Honez gainera, besteek asmatzen dizkieten planen arabera antolatu behar izaten dituzte beren bizitzak, nahi gabe ere. Eta autoengainuan erorita, besteek desiratutakoa beraiek desiratzen dutela sinestera ere hel daitezke, gelditzen zaien autonomia apurra galduz. Egoera honetan, zoriona beraiei ez dagokien osagaia dela sentitzen dute, auzoarena da-eta. Frustrazioa nagusitzen da, harrabots handirik gabe agertzen den arren, frustrazioa giroan dagoen zerbait zehaztugabea baita, sentimendu baten aztarna sotila. Edonola ere, momenturen batean protagonista hauei ere nabarmendu egingo zaie beren egoera, eta flash moduko baten bidez geratzen dena begi-bistan materializatuko zaie.
Narrazio hauek erakusten dute egunerokotasunean saretuta geratu den gizaki modernoa, balentria handiak egin behar ez dituen gizakia, zorionaren itxura batean bizi izanda ere, bakarrik eta deserroturik dagoen gizajoa besterik ez dela, eta, horren jakitun denean, karga horrekin aurrera jarraitu behar duela.
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi