« Linbotarrak | Jenisjoplin »
Testamentua / François Villon (Matias Mugica) / Erein-Igela, 2016
Gu, François Villon Jose Luis Padron / Bilbao, 2017-11
Frantziako lehen poeta modernotzat hartu izan da Villon. Parisen jaio zen 1431n, Joana D’Arc erre zuten urte berean, baina ez da jakina noiz hil zen. Idatzita iragarri zuen bezala, “ihesaldiari ematea beste erremediorik ez dago”.
Jakina dena da bizitza gorabeheratsua izan zuela, bere obretan horren lekukotasunak utzi baitzituen. Guztiari egin zion burla, dardo pozoitsuak bota zituen elizara, eskoletara eta kultura ofizialera, azken goliardoa izan zen, haren lagunak lumpeko pertsonaietan denetan ilustreenak ziren, letren gizartean egiazko madarikatua, aurreneko poeta hiltzailea, izan ere, eta dirudienez, izan zituen liskarren artean hamaikagarren pelea batean sartuta gertatzen da eta, lurretik harri bat hartu eta gizon bat zauritzen du aurpegian; handik bi egunera, zauritu hura hil zen.
Hiltze horren ondorioz, tribunal batek Parisko urkabean “urkatua eta itoa izatera” kondenatzen du Villon poeta. Orduan, herio kondena gainean zuela, Urkatuen balada famatua idatzi zuen. In extremis salbatu zen urkatokitik: 1463ko urtarrilean Parlamentuak lehengo epaia ezeztatzen du, baina deserrira bidaltzen du. Heriotza zigorraren ordez, hamar urtez Paristik kanpo bizitzera kondenatu zuten, eta orduan galdu zen haren aztarna.
Bere bizitzaz eta bere bizipenez, horiei guztiei buruz hitz egiten du bere lanetan. “Gainera, oso asmo gaiztoko eta ziri gaiztoko poemak egiten zituen: halakori halako oparia, eta halakori halako ziztada”, dio Matias Múgica itzultzaileak.
Ordea, Villonen espresio literarioa, lotsagabea, egiazkoa, une oro irribarre batekin giza kondizioaren hausnarketa egiten, aski klasikoa forman, baina erradikala oinarrian, Leopoldo Maria Paneroren sustrai poetikoetan eguneratu egin zen, harengan berraragitu. Esandakoaren harian irakur daiteke Paneroren funtsezko testuetako bat, Ni, François Villon izenburuaz argitaratuta.
Leopoldo María Panerori esker ezagutu genuen François Villon poeta. Matias Mujikaren lanari esker euskaraz irakurri ahal izan dugu.
François Villon poeta frantsesaren Testamentua obra itzuli du Matías Múgicak. Euskaraz argitaratu dute Erein eta Igela argitaletxeek elkarlanean, Literatura Unibertsala Bildumarako. 2017ko itzulpeneko Euskadi saria irabazi du.
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Maialen Sobrino Lopez
Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola
Mikel Asurmendi
Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras
Joxe Aldasoro
Erroen izerdia
Jone Bordato
Mikel Asurmendi
Zerua hemen
Oihana Arana
Maddi Galdos Areta
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Maialen Sobrino Lopez
Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya / Hamaca
Amaia Alvarez Uria
Sasi arteko sugarrak
Sebastian Gartzia Trujillo
Hasier Rekondo
Agerre
Juan Luis Zabala
Mikel Asurmendi