kritiken hemeroteka

8.814 kritika

« | »

16 ipuin amodiozko / Xabier Mendiguren Elizegi / Susa, 2002

Erosen lasterbideak Aritz Zubiate / Gara, 2003-02-01

Askotan entzuna dut maitasuna dela mundua mugiarazten duena. Beste askok, psikoanalisian gehiegirik sakondu barik, sexuan aurkitzen dute erantzuna. Zenbaitek ez dute ulertuko bata bestea gabe. Biak ala biak ere, lehenengoa bereziki, itzelezko tradizioa duten gai literarioak direla ezin ukatu, klasikoetan klasiko. Gaiaren inguruan bere ekarpena egin gura izan du Xabier Mendigurenek, azken hogei urieetan idatzitako ipuin bildumaren forman. 1986an idatzitako Sei ipuin amodiozkoren bertsio osatu eta luzatua da oraingoa (hamar testu gehiago), autoreak ipuingintza itxura baten utzita duen sasoi honetan argia ikusten duena.

Itxuraz behintzat ezohikoa dena erakusten du autoreak, “egunero gertatzen ez dena”. Beharbada goiz “normalen” urdintasuna ez da inspirazio iturririk oparoena. Muturrekoak dakarren zirrara bilatzen du askotan, ezohikoak erakartzen gaituelako (edo debekatutakoak?). Oso literarioa izan daiteke pertsonaia konbentzionalak egoera berezietan jartzea, antzezleku ezinezkoetan aurrera egitera behartuz. Jolasaren sentimendu hau asko indartzen da “Pastitxe” irakurtzean, narratzaile-gidoigileak pertsonaiak edo elkarrizketak aldatzen dituenean, sormen prozesua hein handi batean parodiatuz eta autorearen “boterea” eta ahalmenak agerian utziz. Askotan idazlea bera narratzaileari nagusitzen zaio.

Neurri batean, perbertsioen galeria erakusten zaigu ipuinotan; mutilazioa, voyeurismoa, snufa… Amodio forma patologikotzat joak izan direnak. Sexologoek “perbertsio” kontzeptua ukatu arren, debekua eta minaren presentzia irudikatzeko egoki iruditzen zaizkigu. Hala ere, krudeltasunik gorenenak ere irribarrea lortzen du erabilitako ironia finaz, mementorik gogorrenak desdramatizatzeko tresna ezin hobea bilakatuz. “Snuff”-aren basakeria ere, biktima kameraren aurrean bortxatu eta hiltzea, jolasa da, txantxa, magia trukoa bailitzan. Betiko topikoei barre egiten die Xabier Mendigurenek, desdramatizatuz, normalizatuz. Hala, udako kantei omenaldi xumea eskaintzen die, fraide atzerakoien obsesio onanista —komunistak salatu, amodio platonikoa desmitifikatu edo telebistak inkomunikazioa sortzen duela dioen hori errotik erauzi—.

Zinearen eragina ere nabarmena da. Izan ere, testuetako bi zinema-gidoiak dira, guri guztiz antzeztezinak iruditzen zaizkigun arren. Ukitu zinematografikodun ipuinak mitoak erauzteko. Onartutako guztia zalantzan jarri beharra da nabari garbiki. Topiko, mito eta hedatutako gezurrei buruz barre egitearen osasungarritasuna erakusten digute ipuinok. Izan ere, maitasuna eta sexua (bereizi egiten ditut nik) bizitzako gauzarik “inportanteena” bailitzan saldu dizkigute, eta “eginbeharrak” jolasa jan duen honetan hain beharrezkoa den ikuspuntu ludikoa berreskuratzen dute ipuinok.

Euskaldunok kontu hauetan dugun hotz eta uzkur famaren aurrean, beste topiko bat, lan ezin hobea iruditzen zaigu. Herri moduan normalizatze bidean jarriko gintuena geure buruez barre egiteko gaitasuna litzatekeela entzun izan diot inoiz Rafael Castellanori. Ipuinok baliagarri izan daitezke horretarako, eta baita literaturaz eta autorearen irudimenaz gozatzeko ere. Zirikatzaileak ezinbestekoak dira.

Azken kritikak

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Peru Iparragirre

Lera
Castillo Suarez

Maialen Sobrino Lopez

Hezitopia
Nora Salbotx

Joxe Aldasoro

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Artxiboa

2026(e)ko azaroa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

Hedabideak