« Klasizismoaz | Ahots matxinatua »
Ele neumatikoak / José María Larrea / Pamiela, 1994
Hondora ez joateko Aingeru Epaltza / Nabarra, 2003-01
Inoren testu ezberdinez —gehi, nork jakin, bertzek sinaturiko izkribu apokrifoez— hornituriko liburuak ez dira egun asmatu munduko literaturan. Borgesen itzala, bertzeak bertze, ildo horretatik plazaratutako liburuez elikatu zen, Libro del cielo y el infierno edo El libro de los sueños kasu.
Irakurlea eta pasealaria elkargo bereko kide izaten dira, zenbaitetan. Liburu edo argitalpen berri batean barneratzea, ezagutzen ez dugun bazterretan bidea gure zangoen apeten menturan uztearen pareko gerta daiteke, deus berezirik bilatu gabe, baina harrimena erne, ustekabetzeko eta ustekabearekin laketzeko pronto. Uste ez den tokian beti izaten ahal baita erbia lo, ehiztarien erranairuak oroitarazten digunez.
José María Larrea basauriarra erbi-kausitzaileetarik da. Idazlea, bistan da, baina irakurle porrokatua oroz gain, eta irakurketak sorrarazten dizkion plazerra, ezustea eta harridura jakinarazteko zale. Bertzeen liburu eta argitalpenetan begiak errez egindako bilduma laburraren partaide egin nahi izan gaitu Larreak Ele neumatikoak honekin.
Honako azpititulu honetaz apaindua heldu da liburua: “Uzta agorretan apailatu liburu ttipia, zeinetan ageri baitira istorio miragarri eta gertaldi bitxiak irakurle kurius eta garbosoendako”. Baldintzaren zabalak mota guztietako lanetan aurkitutako harribitxiak nola edo hala moldatuak sartzeko aukera eman dio Larreari. Egungoak nahiz atzokoak; ahozko literaturarenak nahiz jasoarenak; etxeko idazleenak (Lekuona, Hiriart-Urruty, Axular, Orixe, Atxaga, Izagirre, Iturralde, Elissamburu, Saint-Pierre…) nahiz kanpokoenak (Saint-Simon, Buzzati, Vollard, Schwob, Ibn Hazm), baita bat edo bat auskalo nongoenak ere. Batzuk harrigarriak dira, bertze batzuk irringarriak, eta ez guti gogoeta piztaileak: soil-soilik izenburu egoki baten bidez ahozko tradizioko kontakizun baten gako ezkutuak azaleratzen edo tolesdura berriak gehitzen maisu dugu San Migelgo idazlea.
Bidez bide ibiltzera eta/edo hondora ez joatera laguntzen gaituzten eleak dira neumatikoak. Liburu hau duela zortzi urte karrikaratu zen eta aspaldi du Larreak lan berririk atera gabe. Batzuk bidean baraturik eta bertze batzuk ur lasterretan itotzeko zorian gauden honetan, ongi etorria izanen litzateke lehen lan honen segida.
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Maialen Sobrino Lopez
Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola
Mikel Asurmendi
Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras
Joxe Aldasoro
Erroen izerdia
Jone Bordato
Mikel Asurmendi
Zerua hemen
Oihana Arana
Maddi Galdos Areta
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Maialen Sobrino Lopez
Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya / Hamaca
Amaia Alvarez Uria
Sasi arteko sugarrak
Sebastian Gartzia Trujillo
Hasier Rekondo
Agerre
Juan Luis Zabala
Mikel Asurmendi
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Mikel Asurmendi
Honekin egin nahi duzuna
Itziar Agirre Sagaseta
Maialen Sobrino Lopez
Zaldi bat
Maddi Ane Txoperena
Mikel Asurmendi
Fakirraren ahotsa
Harkaitz Cano
Mikel Asurmendi