« Botereari uko egin, indartsuak izateko | Bihotzaren biguntzea elur bustian »
Txistu eta biok / Juan Luis Zabala / Algaida, 2016
Nobela itxuran Javier Rojo / El Diario Vasco, 2016-07-02
Juan Luis Zabalak “Txistu eta biok” idazlanarekin Irun Hiriko Literatura Saria irabazi zuen iaz. Idazleak ibilbide luzea egin du euskal literaturaren arloan, nahiz eta literatur egile moduan beti bigarren plano batean kokatu duen bere burua. Euskal literaturan (eta euskal kulturan oro har) Juan Luis Zabalaren lekua ikusle pribilegiatuarena izan da gehienbat, Egunkaria-n lehen eta orain Berria-n egiten duen lanagatik. “Txistu eta biok” izenburuko idazlan hau nobelatzat har dezakegu, nobelaren izendapena guztiz malgua dela-eta. Liburuan hari narratibo bat agertzen da behintzat, hari narratibo horrek, egia esan, garrantzi handirik ez badu ere. Lehenengo pertsonan hitz egiten duen narratzaile batek (idazlearekiko antz handia duen narratzailea, bide batez esanda) Txistu bere txakurrarekin egiten dituen paseoak aprobetxatuz hainbat gai aipatzen ditu, gehienbat euskal kulturarekin zerikusia dutenak. Horrez gainera, ibilaldi horietako batean gorpu bat aurkitzen duelarik, trama beltz baten aztarnak izan litzaketen gertakari batzuekin inplikatuta geratzen da. Bi osagai hauek, txakurrarekin egiten dituen ibilaldiek eta gorpuaren aurkikuntzak alegia, kontakizunaren ardatza osatu beharrean, beste gauza batzuez hitz egiteko aitzakia eskaintzen dute. Idazlearen itxura duen narratzaileak, euskal kultura arloko kazetaria izanik, honen inguruko iritziak eta kezkak plazaratzen ditu, ia beti ironiaz. Desengainatuta agertzen da narratzailea, eta hori dela-eta behin eta berriro kulturaren arloa alde batera utzi eta egunkarian kirol sailera pasatzearena aipatzen du, bere interesei egokitzeko. Narratzailearen ikuspuntuak askotan ezkertiarra izan nahi lukeen burges txiki batena dirudi, adinean aurrera joan ahala behinolako ilusioak eta jarrerak poliki-poliki alde batera uzten baititu. Eta kulturaz hitz egiterakoan aurkezten dituen jarreretan kontraesanak ez dira falta, adibidez arte garaikideaz hitz egiten duelarik. Liburu dibertigarria da, baina nobelan argumentuari garrantzia ematen dion irakurlea agian dezepzionatuta geratuko da, azken finean idazlan hau nobela itxurapean argitaratutako kultur dietario ironikoa baita.
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi