kritiken hemeroteka

8.783 kritika

« | »

Alde erantzira nabil / Ekhine Eizagirre / Susa, 2016

Plazera versus epikotasuna Hasier Rekondo / Berria, 2016-04-17

Susa argitaletxeak preso idazleen testigantzen berri emateko xede irmoa hartu du; xede horrek batzuetan funtzionatzen du eta beste batzuetan berriz ez, literarioki esan nahi da. Kartzelako poesiak, zoritxarrez, izan dezakeen gauzarik txarrena kartzela bera da: kartzelak berak larregi baldintzatzen baitu literaturaren kalitatea, giza eskubideen aldetik zilegi dena, ezer gutxi eskaini diezaioke literaturari, ahots poetikorik ez badago, poesiaren kasuan.

Ekhine Eizagirrek (Zarautz, 1984) idazle presoek ibili ohi dituzten bide ezagunetatik harago joan nahi izan du Alde erantzira nabil (Susa, 2016) bere lehen poemarioan, baldintza gogorretan idatzitako poemak idaztean intimitatearen askatasun politikoa berpiztu nahi izan du, eta bide jorratuetatik urrundu, gaiak aukeratzean batez ere, ez hainbeste forma poetikoetan. Literaturaren gorentasunari dagokionez, batzuetan lortzen du eta beste batzuetan ez, ahots pertsonala eraikitzea ez baita hain erraza. Eta esango nuke epikotasun mitiko-politiko batetik aldetzen denean lortzen duela batez ere. Bere desiorik ezkutuenak, sexu grina askatzaileenak eta amildegi existentzialak agertzen dituenean, erotismo indartsu baten bidezidorretatik barna, handikeria gogoak bazter utzita, une estimagarriak eskaintzen ditu. Porno-poema gourmand bat poeman esaterako, bere xalotasunean, errima arinak erabiliz, protagonistak jasandako historiaren garraztasuna leundu nahi du plazeraren bidez, ironia fina lagun: “Zure aurpegia nire gogoan,/ bihotza punpa biziagoan,/ hasi naiz oihuka ero moduan/ eta ez dut ezer utzi barruan”. Plazera eta umorea, biak ala biak, ziegatik irteteko bide bakarrak balira legez.

Zenbait urte eman ditu jada Frantzian preso politiko legez Eizagirrek, egun Fresneseko kartzelan dago preso eta bertatik idatzi du testigantza baino zerbait gehiago izan nahi duena. Bost ataletan banandu du poemarioa: Hegan, Igeri, Amets, Sokatira eta Musu Truke. Lexiko apurtzaile eta tropos poetikoari dagokienez, eskasiak agertzen dituen liburua izan arren, iruditeria arras erabilia agertzen baitu, egilea ahots propio baten lanketan ari dela nabarmena da. “Emagaldu/ nahi dut/ galdu/ ni berriz bat/ kausitzeko”, dio, aurkezpen modura, haiku batean. Ahots berezi horren bilaketa poetikoan feminismoaren, sexualitatearen eta borrokaren lanabes politikoak profitatuko ditu, mailu gisa. “Kapitalismo patriarkalaren/ eraikuntza sozialak gara”, aldarrikatzen du Gure gorputzen birkonkistan poeman. “Etenik gabe/ berregokitzen/ birkontzientziatzen/ berreraikitzen/ dihardugun/ subjektuak gara”.

Halere, bizitza politikoan egin duen modura, poesiaren alde erantzian dabilenean ematen ditu fruiturik dirdiratsuenak Eizagirrek. Merezi du poemarik lortuena bere osotasunean ematea. “Ez naiz inorena/ Ez dut inor/ aukeratu nahi/ Ez dut inork/ ni hautatzerik nahi./ Izatekotan,/ maite nauten eta/ maite ditudan/ guztiena naiz./ Horregatik naiz/ bereziki/ neure-neurea”. Duda izpirik gabe, Izatekotan dugu poemarioko poemarik onena, egilea bera inongo loturarik gabe agertzen baita.

Azken kritikak

Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena

Maialen Sobrino Lopez

Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya / Hamaca

Amaia Alvarez Uria

Sasi arteko sugarrak
Sebastian Gartzia Trujillo

Hasier Rekondo

Agerre
Juan Luis Zabala

Mikel Asurmendi

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Mikel Asurmendi

Honekin egin nahi duzuna
Itziar Agirre Sagaseta

Maialen Sobrino Lopez

Zaldi bat
Maddi Ane Txoperena

Mikel Asurmendi

Fakirraren ahotsa
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Itzala
Maixa Zugasti

Maialen Sobrino Lopez

Itzala
Maixa Zugasti

Mikel Asurmendi

Turismoa
Asier Basurto Arruti

Maialen Sobrino Lopez

Garondoan
Gorka Bereziartua

Mikel Asurmendi

Geratzen dena
Ione Gorostarzu

Maddi Galdos Areta

Mirande, herriminez, ezin-minez
Jon Mirande

Mikel Asurmendi

Artxiboa

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2025(e)ko abendua

2025(e)ko azaroa

2025(e)ko urria

Hedabideak