kritiken hemeroteka

8.787 kritika

« | »

Gaueko zaintzailea / Julen Belamuno / Elkar, 2016

Bizitza hutsa Javier Rojo / El Diario Vasco, 2016-03-19

Aluminio-lantegi batean lanean aritzen den gaueko zaintzaileari azken lan eguna heldu zaio. Lantegia zaintzeko baliabide modernoak jarri dituztenez haren lana dagoeneko ez da beharrezkoa. Eta azken gaueko lanaren errutina berriro (azkenengoz) errepikatzen duen bitartean, gogoratzeari ekin dio, bere bizitzari errepasoa emanda. Hauxe da Julen Belamunoren azken eleberriaren abiapuntua. Idazleak ia-ia ikusezina den pertsonaia baten aurrean jartzen du irakurlea. Ez dauka ezaugarri nabarmenik, galtzailearen epika ere urrun dago harengandik. Esan liteke izenik ere ez daukala, oker ez banago nobela osoan inoiz ez baita aipatzen. Behin bakarrik agertzen dira haren siglak eta honek pertsonaiaren anonimotasuna areagotu baino ez du egiten. Gauez lan egiten du, bakardade osoan, eta egunez egiten duen bizitzan ez da ezer aipagarririk gertatzen. Honelako lehengaiarekin, egia esan, zaila da interesgarria izan daitekeen ezer kontatzea. Baina nobela honetan narrazioaren pisu gehiena ez da kontatzen den argumentuaren gainean uzten, baizik-eta idazleak errutinarik handienean murgilduta dagoen bizitza hori azaltzeko erabili duen teknikan. Ez dut esango istorioaren eta diskurtsoaren artean erabateko isokronia ematen denik, baina irakurlearengan uzten duen inpresioa hortik hurbil dago. Xehetasun txikiei esker luzatzen den nobela-diskurtso horretan ikusiko dugu pertsonaia ia denboratik kanpo dagoela, bera beti berdin dagoen bitartean, mundua bere inguruan aurrera doa. Azken lan egun hori momentu zehatzean gertatzen da (1989ko udaberrian) baina irakurleak zailtasunak ditu denboran ondo kokatzeko. Baina oroitzapenak plazaratzen direnean, poliki-poliki nabarmenduko da momentu epifaniko baten aurrean egon zela pertsonaia hori, bizitza aldarazi ziezaiokeen gertakari baten lekukoa izan baitzen. Berak, ordea, bere geldotasunari eutsi zion. Nabarmena da nobela honen argumentuan falta dena, inguruko errealitateari buruzko erreferentziak, alegia, eta falta den horrek pertsonaiaren izaera berezi hori nabarmendu egiten du. Zenbaitetan bigarren mailako xehetasunetan inkoherentzia narratiboren bat aurki daitekeen arren, idazlan interesgarria da Belamunorena.

Azken kritikak

Zerua hemen
Oihana Arana

Maddi Galdos Areta

Odisea
Homero

Aritz Galarraga

Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena

Maialen Sobrino Lopez

Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya / Hamaca

Amaia Alvarez Uria

Sasi arteko sugarrak
Sebastian Gartzia Trujillo

Hasier Rekondo

Agerre
Juan Luis Zabala

Mikel Asurmendi

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Mikel Asurmendi

Honekin egin nahi duzuna
Itziar Agirre Sagaseta

Maialen Sobrino Lopez

Zaldi bat
Maddi Ane Txoperena

Mikel Asurmendi

Fakirraren ahotsa
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Itzala
Maixa Zugasti

Maialen Sobrino Lopez

Barazkijalea
Han Kang

Jon Martin-Etxebeste

Café Mokka
Jabier Muguruza

Aiora Sampedro

Itzala
Maixa Zugasti

Mikel Asurmendi

Artxiboa

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2025(e)ko abendua

2025(e)ko azaroa

2025(e)ko urria

Hedabideak