« Aita zeruan eta gu lurrean | “Lanbas” itzuli da »
12etan bermuta / Jasone Osoro / Elkar, 2015
Besteen arabera Javier Rojo / El Correo, 2015-11-07
Jasone Osororen nobela honetan narratzailearen ahotsa nagusitzen da beste osagaien gainetik. Nobelan zehar narratzailea hitz egiten aurkitzen dugu, askotan bakarrizketa luzea dirudien hizketaldian aritzen, bestetan beste batzuekin mintzatzen. Narratzailearen inguruko pertsonaia horiek mugatzen dute neurri handi batean zein den haren nortasuna. Hau da, narratzaileak besteekin harremanak dituen neurrian eraikitzen du bere burua eta, beraz, besteekiko harremanek zehaztuko dute benetan zer den. Izaerazko nortasuna izan beharrean, nortasun funtzionala du, eta momentu bakoitzean narratzailearen nortasuna osatzen duten alderdi horietako bat nabarmenduko da. Hortaz, amarekin aritzen denean narratzailearen alaba moduan definitzen da, emazte moduan agertzen da senarrarekin aritzen denean, edo ama bezala, alabarekin. Besteekin aritzen delarik, ikusiko dugu nola istorioa zatikatu egiten den. Pertsonaiaren nortasuna besteekin izandako harremanetatik sortutako zatiek osatzen duten bezala, nobelaren argumentua ez da garatzen era linealean, irakurleak zentzuz bete behar dituen eszena zatikatuetan baizik. Narratzaileak beste pertsonaiekin dituen harremanetan askotan mugaraino eramandako joerak aurkitzen direla esan daiteke. Momentu batzuetan pentsatu dut psikoanalisiaren ereduak exenplifikatu nahi zituen istorio baten aurrean nengoela, hain ziren eskuliburukoak harreman horiek… Eta literaturaz hitz egitean psikoanalisia aipatu dudanez, ezinbestekoa da ipuin miresgarrietan agertzen diren pertsona-harremanak aipatzea. Izan ere, iruditu zait idazlan hau sortzean idazleak ipuin miresgarrietan agertzen diren pertsonaien arteko harremanak kontuan hartu dituela, Bettelheim-ek azaltzen zituen bezala, pertsonaiak testuinguru errealista batean kokatu dituela. Horrexegatik dira harremanak hain muturrekoak.
Zerua hemen
Oihana Arana
Maddi Galdos Areta
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Maialen Sobrino Lopez
Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya / Hamaca
Amaia Alvarez Uria
Sasi arteko sugarrak
Sebastian Gartzia Trujillo
Hasier Rekondo
Agerre
Juan Luis Zabala
Mikel Asurmendi
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Mikel Asurmendi
Honekin egin nahi duzuna
Itziar Agirre Sagaseta
Maialen Sobrino Lopez
Zaldi bat
Maddi Ane Txoperena
Mikel Asurmendi
Fakirraren ahotsa
Harkaitz Cano
Mikel Asurmendi
Itzala
Maixa Zugasti
Maialen Sobrino Lopez
Barazkijalea
Han Kang
Jon Martin-Etxebeste
Café Mokka
Jabier Muguruza
Aiora Sampedro
Itzala
Maixa Zugasti
Mikel Asurmendi