« Bordaxuri | “Txirrita” »
Periyaren zalapartak / Alfonso Maria Zabala / Auspoa, 1963
Periyaren zalapartak Luis Mitxelena / Egan, 1963
EGAN berandu xamar agertzen da jendartean azkenaldi honetan; Auspoak, berriz, hasiera hartan hartu zuen ibilera ez du batere mantsotu. Hori dela eta, liburu berrien kritika lanean hasten naizen bakoitzean, meta aurkitzen dut pilatua mahai gainean. Horrexegatik, labur eta berandu hobe denez gero inoiz ez baino, zilegi izan bekit behar nukeen baino lasterrago, abespeluan edo, antzinako bizkaitarrek esango zuketen bezala, neure egitekoak egitea.
Bost teatro-lan labur agertzen dira liburuxka honetan. Periyaren zalapartakez gainera beste lau. Aipatu dudana eta Melitona-ren bi senarrak Alfonso Ma Zabala apaiz jaunarenak dira. Hiztun ederra eta jatorra genuen, komerigile aparta ez bazen ere.
Mendibe-tarren larriyak, berriz, A. Larraitzen izenean agertu zen, baina izen hori ez omen da izengoitia baizik. Azkeneko biak, Utzi biarko eta Gizon bikañak, itzulpenak omen dira: Juan Mir salesianoaren Los apuros de un fotografo eta Los tres valientes-en antolamenak.
Liburuaren hitzaurreak dioena aldatuko dut hona: Geroztik sarritan aurkeztatu izan dira gure errietan, ta makiña bat euskaldun oroituko da bere gaztetan komeri oyetako bat edo beste ikusiaz. Gazteago direnek ere, ordea, badute hor zer ikasi: hain hurbil eta hain urruti dugun garai bateko giroa, ohiturak eta hizkera, teatrorik xumeena ere ixpilu antzekoa baitugu.
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Maialen Sobrino Lopez
Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola
Mikel Asurmendi
Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras
Joxe Aldasoro
Erroen izerdia
Jone Bordato
Mikel Asurmendi
Zerua hemen
Oihana Arana
Maddi Galdos Areta
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Maialen Sobrino Lopez
Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya / Hamaca
Amaia Alvarez Uria
Sasi arteko sugarrak
Sebastian Gartzia Trujillo
Hasier Rekondo
Agerre
Juan Luis Zabala
Mikel Asurmendi