kritiken hemeroteka

8.763 kritika

« | »

Iru ziren/ Herriko bozak/ Nor alkate / Piarres Larzabal / Auspoa, 1962

Iru ziren/ Herriko bozak/ Nor alkate Luis Mitxelena / Egan, 1962

Txorakeria litzateke Larzabal jauna nor dugun azaltzen hastea, ongi merezia baitu euskal teatroan daukan leku garaia. Bere obrak, ordea, maiz aurkeztuak eta ikusi-entzunak izan arren, ez zeuden behar bezala argitara emanak.

Auspoa hasi da huts hori gure artean betetzen, nondik aukera izan dezaten teatrozaleek. Eta bitara argitaratzen hasi da gainera: jatorrizko hizkeran eta gure ingurukoan, bata bestearen aldamenean daudela. Zuzen, noski, horrelako aldakuntzak, axalari gehiago dagozkionak badira ere mamiari baino, beharrezkoak baitira oraingoz gure teatroan. Gipuzkeratzea Manuel Lekuona apaiz jaunaren eskuetan utzia izan da eta aski da horrenbesterekin, nekez baitzitekeen aldatzaile hoberik aurki.

Harrigarria da batetik Larzabalen gogo-zabaltasuna, ezkereskui ari baita teatroan, komerian bezain trebe drama latzean. Eta are harrigarriagoa agian bere dohai aberatsei ezartzen dien muga ertsia, bai baitaki norekin ari den. Euskal literaturan egilearen asmoak eta irakurle-entzuleen gaitasunak eta nahiak maiz bereizten dituen osinaren aztarrenik ez da aurkitzen teatroan.

Ameriketara artzai doazen euskaldun gazteak lehenbizikoan eta herri txiki bateko bozak bestean, hauexek dira egileak hemen darabiltzan gaiak, noiz irrigarri, noiz negargarri. Xuria eta beltza, argia eta itzala nahaste, giza bizitzan gertatu ohi den legez, esku trebez eta lotsa gaiztorik gabe pintatu dituen irudi hauek badute kemen eta su. Ez dute gure artean irakurlerik aspertuko. Eta irakurri edo entzun ondoan, zerbait eta zerbait baino gehiago ikasia izango dugu, antzearen itxura apainen azpian bildurik, troxatan bezala, dagoen irakatsia, teatro onari dagokionez.

Azken kritikak

Ni, laiko
Markos Zapiain

Aritz Pardina Herrero

Zure bazterrekoak
Cesare Pavese

Asier Urkiza

Termita
Garazi Albizua

Nagore Fernandez

Argazkiaren erabilera
Annie Ernaux

Maialen Sobrino Lopez

Café Mokka
Jabier Muguruza

Mikel Asurmendi

Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena

Irati Majuelo

Basatiak
Maria Reimondez

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Zerua hemen
Oihana Arana

Paloma Rodriguez-Miñambres

Sekularizazioa Euskal Herrian
Joxe Manuel Odriozola

Mikel Asurmendi

Garondoan
Gorka Bereziartua

Asier Urkiza

Mundu guztiak
Ruben Sanchez Bakaikoa

Nagore Fernandez

Kantu leuna
Leila Slimani

Maialen Sobrino Lopez

Odola kantari
Unai Elorriaga

Mikel Asurmendi

Bihotzean napalma
Pol Guasch

Irati Majuelo

Artxiboa

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2025(e)ko abendua

2025(e)ko azaroa

2025(e)ko urria

2025(e)ko iraila

2025(e)ko abuztua

2025(e)ko uztaila

Hedabideak