« Kafka, Aresti eta besteak | Ametsezko paradisua »
Tundra / Igor Estankona / Susa, 2002
Sastadak abantada bilakatu diren honetan Iñaki Mendizabal / Deia, 2002-11-19
Abertimendu bat: nik ez dakit poesiaz. Ez dakit non jarri zera, ezta zein den zerarik aproposena; ez dakit nola indartu behar den demontreko zera hori; ez dakit nola eta noiz erabili behar den metonimia apal bat; ez dakit poema baten egitura “logikoa” zein den… Uler nazazue: ez dakit. Baina jakin badakit zer edo zer lerro artean gordetzen diren sentimenduez. Horretaz hitz egin nahi nuke. Baita sastakatzen nauten erreibindikazioez eta “paro” egiteko abisua ematen didaten hausnarketarako oharrez ere. Horretaz hitz egin nahi nuke gaur, horietatik guztietatik edan duelako Igor Estankonak bere azken liburuan. Eta galdera potoloei erantzuna eman guran tundra amaigabean sartu da poeta, bere norabidea taiga hezean galdu dela. Akaso han bilatu du bere poesiaren ispilua, oso-osoan.
Agur, beraz, “Anemometroa”n fresko zebiltzan kuartzozko txoriei, agur izarren genitalak ukitzeari, agur iheslari damugabeari. “Tundra” lan osoa da, estilo jakin bat gordetzen duelako, diziplina apur bat galdeketa-andana disimulatzeko, eta heldutasun tantta bat ere ikusten da arratiarraren poesia gazi-gozoan. Izango da dioenik bere poesiak indarra galdu duela, biribiltzearen eraginez, neurketaren poderioz. Akaso aurrekoan erakutsitako gainezkako errebeldia falta zaio, bai; baina, aipatu hausnarketa punttu hori irabazi du. Oroitzapenetan, kontzeptu handien eremu zabalean, abstraktu horretan nabigatzen ikasi du arratiarrak eta aberasbide izan da liburuarentzat.
“Anemometroa” gogoetatsua bazen “Tundra” haratago doa, hausnarketa eta galdeketa bateratu baititu arratiar gazteak, askotan paisajeen xarmaz baliatzen dela. Paisajeak indar handia du poemario guztian, titulutik hasita: ibaia, itsasoa, larrosa, tximinia, kea, elurra, erlea, hostoa, irla… Bestelako irudi maitagarriak ere sortzen ditu Igorrek: “Gose bazara jan nire eskuak”.
Poesia liriko eta deskriptiboan sinetsi du Igorrek. Estiloa garbitu du (euskal poesia garbia dator). “Stanley” zenak jada ez du zertan bere izana izengoiti horren atzean lotsatu. Sentimenduen batuta kontrolatzen ikasi du, neurri batean. Eta duela lau urteko sastadak abantada bilakatu dira.
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Maialen Sobrino Lopez
Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola
Mikel Asurmendi
Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras
Joxe Aldasoro
Erroen izerdia
Jone Bordato
Mikel Asurmendi
Zerua hemen
Oihana Arana
Maddi Galdos Areta
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Maialen Sobrino Lopez
Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya / Hamaca
Amaia Alvarez Uria
Sasi arteko sugarrak
Sebastian Gartzia Trujillo
Hasier Rekondo
Agerre
Juan Luis Zabala
Mikel Asurmendi