« “Zeru menditik” | Jokua ez da errenta »
Gabon - Au ostatuba! - Anton Kaiku / Marzelino Soroa / Auspoa, 1961
Au ostatuba Luis Mitxelena / Egan, 1961
Auspoa-ren bigarren alea, ongi merezirik, Soroari, Omar Celin Oasor sonatuari, eskeinia dago. Ez da noski Soroa, orain dakigunez, euskal teatroaren hazia lehen aldiz erein zuena, ospe hori, eta ez hori bakarrik, Barrutia aramaioarrari dagokionez gero, bai ordea euskal teatroa berriaren aita, eta teatro berri hori baizik ez da izan Euskalerrian bizi iraunkorrik ezagutu duenik.
Soroaren bizitza eta obrak, bestean Erramun Artolarenak bezala, ederki azalduak daude ale honen hasieran. Gero, hemen erabili den idazkeraren berri ematen zaigu zehazkiro; idazkera gaurkoa da, baina zaharraren axola duten berextasun guztiak aditzera ematen dituena.
Ergelkeria galanta litzateke komerigile gailenen ereduaz baliatzea Soroaren jostirudi horiek maixeatzeko. Ez zuen hark inongo mugaz gaindi hegan egin nahi izan, ezta ere inoren markarik hautsi. Bere herritarrei, orduko donostiarrei, parre-algara lasai eta axolakabea eragin nahi zienez gero, ez zuen bere egitekoan hutsik egin.
Eta guretzako zer dakar Soroak? Bihotz ixuri xamurrez baizik ezin ikus dezakegun euskal teatroaren jaiotza eta Donostia zaharreko hizkera eta ohiturak. Ez zigun gezurrezko irudirik utzi Soroak, ez baitziren ordukoak gu adina lehiatzen gainaldeak edertzen, azpiko hutsek lehengoan iraungo badute ere. Eta Donostiako hizkeraz eta ohiturez gainera, joxemaritarren gaskoin usaiko umore berezi horren ale bat edo beste.
Soroa ezagutzen ez duenak liburu hau irakurtzen baldin badu, ez du agian egilea Moliereren parean ipiniko, baina ez zaio ez damurik ez nekerik geldituko.
IIgarren orrialdean La farce irakurri behar litzateke.
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez