« Fr. Juan esku-legorra | Intza begietan »
Erraondo-ko azken danbolinteroa / Arturo Kanpion / Ellakuria, 1958
Erraondo-ko azken danbolinteroa Luis Mitxelena / Egan, 1958
Hirugarren aldiz irten da argitara Campionen El ultimo tamborilero de Rahondo erdiragarria, Aita Justomari Mokoroak euskaraz emana. Zertxobait ukitu du itzulpena, oker ez banago, oraingoan ere. Azal aldaturik ageri da, gainera, eta nolako azalarekin! Txukun baino txukunago egin dute inprenta lana Ellakuriarenean eta Angel Badilloren irudiak euskal liburuetan gutxitan baizik ikusten ez direnetakoak dira.
Lehenago argitaratua izanak ez dio ezer kentzen Aita Mokoroaren itzulpenari. Beste argitaraldiak, izan ere, ez dira erraz aurkitzen. Ez dakit gainera honelako euskaralpen bat behar baino gehiagotan argitara ote daitekeen, hain da euskalduna, erraza, garbikeriarik gabe garbia, ugaria. Erdarazkoa baino luzeagoa dela, eta zer?
Hizkuntz eredu bikaina da itzulpen hau, itzulpena izan arren. Hor gabiltza beti gipuzkera delako euskalki hori osatzen, berritzen eta egokitzen. Ba ote dakigu, horratik, zer-nolakoa den hobetu beharrean ari garen hizkera? Neri behintzat, ikasiagoengatik ez naiz ari, deus ere ez dakidala iruditzen zait Ibar-en itzulpen hau irakurri ondoren. Hemen dagoen euskal usaia eta lotsa gaiztorik gabeko etorria bestetan ere sumatua dut: gipuzkoar autore zaharretan eta herri hizkera lasaian. Liburu zaharrak, ordea, nekez topatzen dira eta ez ditugu beti gogoz irakurtzen, haietan, eta baserritarren mintzaeran ere bai, agertzen baitira halako hitz eta esaerak gure belarri minberentzat mingarri direnak. Batzuen eta bestearen mami aberatsa eskeintzen digu orain A. Mokoroak, zeinarik gabe, inor asalda ez dadin. Gipuzkera zer den jakin nahi duenak, beraz, badu nora jo, gehiegi nekatu gabe.
Ikasletarako jaio garenok badugu ikasbide erosoa, nahiz begien aurrean ipintzen digun helburua nekez atzemango dugun horietakoa izan.
Ohartxo bat. Euskaraz ere Juslapeña agertzen da 14garren orrialdeko oharrean, Txulapain -en ordez (ik. A. Irigaray, Euskera, 1956, I, 46gn. orrialdean).
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Maialen Sobrino Lopez
Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya / Hamaca
Amaia Alvarez Uria
Sasi arteko sugarrak
Sebastian Gartzia Trujillo
Hasier Rekondo
Agerre
Juan Luis Zabala
Mikel Asurmendi
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Mikel Asurmendi
Honekin egin nahi duzuna
Itziar Agirre Sagaseta
Maialen Sobrino Lopez
Zaldi bat
Maddi Ane Txoperena
Mikel Asurmendi
Fakirraren ahotsa
Harkaitz Cano
Mikel Asurmendi
Itzala
Maixa Zugasti
Maialen Sobrino Lopez
Itzala
Maixa Zugasti
Mikel Asurmendi
Turismoa
Asier Basurto Arruti
Maialen Sobrino Lopez
Garondoan
Gorka Bereziartua
Mikel Asurmendi
Geratzen dena
Ione Gorostarzu
Maddi Galdos Areta
Mirande, herriminez, ezin-minez
Jon Mirande
Mikel Asurmendi