« Irakurle maitea | Lorea, andrazko bat trenean »
Jende desegokia / Gaizka Zabarte / Susa, 2015
Konpainia onean Javier Rojo / El Correo, 2015-06-27
Euskal literaturan askotan idazleek marjinalitatean aurkitzen dute beren istorioak sortzeko lehengaia. Hainbestetan errepikatzen dira planteamendu hauek, non paradoxa ezmbestekoa baita: euskal literaturan bazterrean egotea erdigune bihurtu da azkenean, honetan ere gure ofizialtasun bikoitzaren ondorio kuriosoen beste froga bat eskamiz. Adibiderik nabarmena aipatzearren, hor dugu Joseba Sarrionandiaren literatura: gure sistemaren erdigunean dagoelarik, behinola “Marginalia” izenburuko liburu bat idatzi zuen idazleak eta Euskadi Saria eskuratu du. Idazle asko, beraz, eroso sentitzen dira “gizarteak” (baina zer arraio da “gizartea” kasu honetan?) baztertzen dituela sentituta. Egoera hori etorri zait burura Gaizka Zabarteren “Jende desegokia” izenburuko eleberria irakurtzean. Nobelaren hasieran kontatzen zaigu nola Peter Zuazo deitzen den idazle bati gonbitea heltzen zaion Desegokituen Elkartea delako batek antolatu nahi dituen jardunaldi batzuetan parte har dezan. Idazle marjinala da Zuazo literatura aspaldian utzi baitzuen eta bere misantropia elikatzen aritzen baita lasai asko.
Hori guztia izaera nahiko zehaztugabea duen narratzaile batek kontatzen du. Pertsonaiek jende desegokia izan nahi dute, desberdinak, gizartean kontrakarrean dabiltzanak, baina ez dira konturatzen galtzeko denbora asko eta benetako kezka gutxi dituzten burges txiki aspertuak baino ez direla, konspiraziotan jolasean dihardutenak, umeek egingo luketen moduan. Irakurleak nobela oso seriotan hartzen ez badu, eta ironia, parodia (gogoratu Axular: “Egun batez, konpaiñia on batean, euskaldunik baizen etzen lekhuan nengoela”) eta sarkasmoa gustuko baditu, ziur aski ondo pasatuko du liburu hau irakurtzen.
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi