« Hondartzetatik | Errua eta maitasuna »
Galtzontziloak autobusean zintzilik / Aritz Gorrotxategi / Erein, 2002
Hegoalde exotikoa Javier Rojo / El Correo, 2002-11-13
Bidaia liburuaren eta ohiturazko kronikaren erdibidean ikusten dut “Galtzontziloak autobusean zintzilik”, Aritz Gorrotxategiren nobela. Abiapuntua oso sinplea da, eta baten bati hurbila irudituko zaio: ikasketen amaiera ospatzeko (eta, bide batez, “estudiante tunante” bizitzari behar bezala adio egiteko) mutil batzuek erabaki dute Tunezera astebeteko bidaia egitea. Bidaia noski, ez da erromantikoek lurralde ezezagunen eta esperientzia berrien bila egiten zituztenak bezalakoa.
Mutil hauek hegoaldera parranda bila doazen iparraldeko turistak dira: izan ere, edozein hegoaldetan agertzen da iparralde batetik etorritako “Giri” bat. “Giri” izan eta bertoko salbaia izan, erlatiboa da, noski. Mutil hauek, beraz, hegoaldera doaz eta hegoalde horretan zenbait abentura barregarri gertatzen zaizkie. Bidaia honekin euskaldunen ohitura berezi batzuk agertzeko eta hauen lepotik piska bat barre egiteko aukera aprobetxatzen du idazleak. Eta gertakari barregarrien ondoan, hizkuntzan bertan ere bilatzen du idazleak umorezko tonu hori, batez ere ingelesezko izenen eta esalditxoen transkripzio fonetiko bitxien bidez (“Britni Espirs”, adibidez). Literaturan denbora pasa dibertigarri baten bila dabilenak liburu honetan aurki dezake non ase bere gogoa.
Sorbatza
Markel Sanchez
Asier Urkiza
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Nagore Fernandez
Ipuinak eta antzezlanak
Lourdes Iriondo
Amaia Alvarez Uria
Ezezagunak trenean... irakurtzen
Miren Billelabeitia
Paloma Rodriguez-Miñambres
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Mikel Asurmendi
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi