« Londres lainoa da | Hegoalde exotikoa »
Ortozik / Gaizka Amondarain / Zertu Kultur Elkartea, 2002
Hondartzetatik Igor Estankona / Deia, 2002-11-12
Arratia, Zeberio eta Ubideko Begitu aldizkariak doan banatuko die harpidedunei, baina jende ororen esku ere jarriko du. Ahalik eta banaketa txukunena egitea gura dute eta Durangoko azokan ere egongo ei da eskuragarri. Edizio motza izan arren merezi du apur bat gehiago arakatu eta Arantzazukoaren poemak handik edo hemendik arteztu ahal izateak, freskotasun handikoak baitira. Gainera Maite Yurrebasoren ilustrazioek balio berezia eransten diote. Esan nahi baita debut guztiak ez direla horren borobilak suertatzen…
Gaztea izanagatik bizitzako hondartzei buruz hitz egiteko erabakia hartu du Gaizka Amondarainek lehen poema liburu honetan. Poesian hasi berria izan ez arren badakigu argitaratzea beti izan ohi dela lan serioagoa. Dakiena egin duela esan daiteke, apur bat gehiago jagon duen arren liburuaren batasuna.
Beharbada hondartzan ortozik egiten ditugun ibilaldietatik dator liburuaren titulua. Irudi horrek garrantzi handia hartzen du tarteka eta zabaldu ere egiten da, bere baitan kabitzen direlarik beste hondartza guztiak: hiriko hondartza hutsa eta era berean jendetsua, heriotzaren hondartza bakarrik zeharkatu beharrekoa, borroka eta esperantzen hondartza. Gezal-zaporedun poemak irudikatu eta paperean askatu egin ditu Gaizka Amondarainek. Aldats-beheran bueltaka bezala ibili naiz ni puntuazio bako egituretan, asko landutakoa bezain ederra delako askotan gutxi birfindutakoa, gutxi aldatutakoa. Duda eta espirituaren garbitasunari eskainitako poemak dira, idazlea bera konturatu zein ez. Gogoeta eta deskripzioa dira, beraz, ardatza. Pertsona, lekua eta egoera desberdinak agertzen dira baina maitasunez tratatzen ditu guztiak. Jarrera hau da draman edertasuna eta pozean tristezia aurkitzea ahalbideratzen duena. Arratiarra ez da analisi zehatzegietan trabatuta geratzen. Sakonean intuizioari utzitako tarte zabala baino ez da erakusten diguna. Horrexegatik bakoitzak bete behar duelako astiro irakurtzekoa da “Ortozik”. Behin baino gehiagotan mataza itzelak eraikitzen ditu, ageriko azalpen gabeko munduak. Gartsuki gomendatzen dizuet horien barrura sartzea liburuak arrisku hori dauka eta, kanpoan geratu eta esentzia ez aurkitzearena. Batzutan irakurketaren xarma erronka horretan dagoela jakin eta aurreiritzi guztiak alde batera uzten dituen irakurlearentzat beren-beregi prestatua dirudi.
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi