kritiken hemeroteka

8.814 kritika

« | »

Argia, lurra, zuhaitza, zerua / Jon Gerediaga / Pamiela, 2015

Denbora, bizitza Javier Rojo / El Correo, 2015-06-20

Jon Gerediagak, lauzpabost urtean behin gutxi gorabehera, poema-liburu bat plazaratzeko ohitura du. “Argia, lurra, zuhaitza, zerua” izenburua duen hau laugarrena da, eta dagoeneko idazle honengan ohikoa denez, gure literatura-munduan kontuan hartzea merezi duen idazlana. Hausnarketara bultzatu nahi duen poesia mota egiten du Gerediagak. Alde honetatik poesia eta pentsamendua lotzen dituen ildotik hurbil dago. Baina poeta honen lana berezia egiten duena ez da pentsamenduak poesiaren forma hartzen duela. Poeta honen berezitasuna da poesia bera pentsamendu bihurtzen dela, hausnarketa ez dela (zilegi bekit hala esatea) pentsamenduaren itzulpen poetikoaren ondorioa. Irudiaren presentzia erabatekoa da. Naturalezan oinarrituta, idazleak poema itxuraz sinpleak eskaintzen dizkigu, non forma poetikoaren aldetik ez den berrikuntza ikusgarririk egiten. Alde honetatik irakurlea eroso sentitu daiteke halako poemak irakurtzean, forma ez baita oztopo izango.

Naturalezaren presentzia horrekin batera subjektu poetikoa agertzen zaigu, aldi berean naturalezaren parte delarik. Subjektu poetikoak, liburu horretan ikusten duena hitzen bidez adieraztean, bere buruaz hausnartzen du. Eta batez ere denbora igarotzeak zer errepresentatzen duen azaltzen zaigu. Existentziari buruzko jarrera agertzen zaigu honela, non bizitzea bera erdigunean jartzen den, soseguz beteriko tonu baten bidez.

Ez gaude errealitatetik ihesean dabilen idazle baten aurrean, errealitate bortitza ere aipatzen baitu, baizik eta bizitzearen esentziaren bila dabilen gizakiaren aurrean. Batzuetan, eta badakit konparaketa hau gehiegizkoa izan daitekeela, Hölderlin-en poesia ekarri dit gogora. Izan ere ematen du poetaren hitzen bitartez naturaleza bera mintzo dela.

Azken kritikak

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Peru Iparragirre

Lera
Castillo Suarez

Maialen Sobrino Lopez

Hezitopia
Nora Salbotx

Joxe Aldasoro

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Artxiboa

2026(e)ko azaroa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

Hedabideak