kritiken hemeroteka

8.799 kritika

« | »

Kronika txikia / Pablo Antoñana (Luis Mari Larrañaga) / Pamiela, 2015

Gain beherakada Javier Rojo / El Correo, 2015-05-09

Pablo Antoñanaren (1927-2009) literatura ezagutzen ez duen euskal irakurlearentzat aukera paregabea izan daiteke agertu berria den “Pequeña crónica” liburuaren euskal itzulpena irakurtzea. “Kronika txikia” izenburuarekin argitaratu da eta Luis Mari Larrañagaren ardura izan da Antoñanaren mundu ia onirikoa euskal bertsioan eskaintzea. Eta kontuan hartuta halako literaturak itzulpenerako aurkezten dituen zailtasunak, itzultzaileak bere lana ondo baino hobeto bete duela aitortu behar. Nobela honetan familia batek XX. mendeko lehenengo hamarkadetan duen gain-beherakada azaltzen zaigu.

Aristokraten familia bat dugu narrazioaren ardatza, bere izaera aspaldiko lorietan finkatzen dueña. Ia babesleku dirudien etxe batean bizi dira. Beren mundua kontrolatzen dute handik, baina inguru hurbilekoekin (hauek herri xehekoak dira-eta) harremanik izan gabe. Etxea babeslekua da, baina baita kartzela edo labirintoa ere. Edonola ere, gizartean estatus bat gorde nahi dute, konturatu gabe beren inguruan mundua aldatzen ari dela. Beraiek iragan batean estekatuta geratu dira eta familia, ezinbestean, endekatzera kondenatuta dago. Horren adierazgarria izan daiteke Gerardo deitzen den pertsonaiaren presentzia. Gerardo bizirik geratzen den familiaren azken kidea da, baina buru gaixotasun bat dela medio, adimena galduta dauka. Familia berez endekatzen da, Gerardoz gain Gonzalo ere (haren osaba eta Vignacourteko kondea) mamuen artean bizi baita, errealitatea eta mundu fantasmagorikoa bereizi ezinik. Eta endekatzea gertatzen ez denean, Gerra Zibila izango da gainbeherakadaz arduratuko dena, gerran hainbat kide hilko baitira gorrien eskuetan.

Pertsonaien mundua desagertzen da, baina ez dago melankoliarik, mundu hori ezinbestean desagertu behar baitzen eta aristokratek ez baitzuten egokitzen jakin. Hau guztia, urruntasun ironiko leun batetik kontatuta.

Azken kritikak

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Ibon Egaña

Hezitopia
Nora Salbotx

Mikel Asurmendi

Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez

Asier Urkiza

Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama

Nagore Fernandez

Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia

Mikel Asurmendi

Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda

Maialen Sobrino Lopez

Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola

Mikel Asurmendi

Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras

Joxe Aldasoro

Erroen izerdia
Jone Bordato

Mikel Asurmendi

Zerua hemen
Oihana Arana

Maddi Galdos Areta

Odisea
Homero

Aritz Galarraga

Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena

Maialen Sobrino Lopez

Artxiboa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2025(e)ko abendua

2025(e)ko azaroa

Hedabideak