« Irakurri nola erabili sendagai hau eta galdetu botikan | Sentiberatasun orekatua »
Ukabilak eta loreak / Julen Belamuno / Elkar, 2015
Galtzaileen patua Javier Rojo / El Correo, 2015-04-25
Liburuaren solapan adierazten denaren arabera, Julen Belamuno izenarekin sinatzen duen idazlearen lehenengo liburua da “Ukabilak eta loreak”. Eta agian idazle berri baten aurrean gaude, bere burua idazle berritzat aurkezten duen aldetik, izenak (pertsonaren maskara berria) eta izanak (literatur jarduera berria) bat egiten baitute. Baina izen berriaren atzean ezkutatzen den pertsona ez da inolaz ere hasi berria idazkuntzan. Eman dezagun, beraz, idazle berria dela, orain arte urratu ez dituen literatur bideetan abiatu baita. Liburu hau, “Ukabilak eta loreak”, zortzi narrazioren bilduma da, eta esan behar den lehenengo gauza da irakurle helduentzako istorioak kontatzen direla, azpimarratu beharreko gauza euskal literaturan zer gertatzen den ikusita. Idazleak ez du suposatzen ipuin hauek irakurriko dituen irakurlea nerabezaro-ondo amaigabean gelditu dela. Hemen kontatzen zaizkigun istorioetan ikusiko ditugun pertsonaiek, Talens-en poema batean esaten den bezala, artxibatuta daukate beren bizitzen parte handi bat, eskarmentua dute dagoeneko, eta eskarmentu horrek erakusten die munduari eszeptizismo eta ironiarekin begiratu behar diotela, ilusioak bridatu behar dituztela, porrotaren aukera ezin bazter baitaiteke inoiz. Egoera honetan pertsonaiek nahikoa dute eguneroko balentria txikiei aurre egitearekin. Galtzaileen mundu bat, aldez edo moldez, denboraren igarotzearen aurrean denok galtzaileak baikara.
Idazkeraren aldetik, liburu garden baten aurrean gaude, adjektibazioan topikoa izateko joera izan arren. Esaldiek irakurlea hartzen dute eskutik eta eramaten dute inolako esfortzurik gabe idazleak planteatzen dituen bideetan, gai eta egoera batetik bestera naturaltasun osoz pasatuz, lasai eta ezinbestez, baina ondo idatzita dagoen liburu baten presentzian dagoelako inpresioa utziz momentu oro.
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez