« Ispilu hautsia | Gauzen ordena naturala »
Hobe kontatzen ez badidazu / Askoren artean (Gerardo Markuleta) / Pasazaite, 2014
Kontatzeaz Peru Iparragirre / Gaztezulo, 2014-01
Imma Monsó (Lleida, Herrialde Katalanak, 1959) idazle eta irakaslearen bi ipuin ekarri dizkio euskarari Gerardo Markuletak, Aritz Galarragak hautatutako ipuinez osatutako Hobe kontatzen ez badidazu (2014, Pasazaite) antologian.
Bertan, hamalau ipuin biltzen dira, bost idazle katalanek idatziak: Empar Moliner, Imma Monsó, Quim Monzó, Sergi Pàmies eta Francesc Serés-ek.
Monsók frantses filologia ikasi zuen Bartzelonako Unibertsitatean eta aplikatutako linguistikan espezializatu zen Caen eta Estrasburgoko unibertsitateetan. Gaur egun, atzerriko hizkuntzak irakasten ditu, eta hainbat hedabidetan kolaboratzen du. 1996. urtean hasi zuen ibilbide literarioa Si és no és (1997, El Mèdol) ipuin liburuarekin Ribera d’Ebre saria irabazi, eta No se sap mai (1996, Edicions 62) lehen nobela kaleratu baitzuen. Geroztik, hainbat nobela eta ipuin-liburu argitaratu ditu. Hain zuzen ere, Millor que no m’ho expliquis (2003, La Magrana) ipuin bildumatik hartuak dira Bordeleko senideen hileta alegerak eta antologiari izena ematen dion Hobe kontatzen ez badidazu ipuinak.
Ipuin horietan bikote harremanak, zoriontasuna, gaixotasunak, gaixoak eta heriotza bezalako gaiak lantzen ditu gehienbat. Horretarako, ironia eta umorea darion estilo zuzen eta zorrotza erabiltzen du. Errealitatea fikzionatuz, deseraiki eta ostera beste ikuspuntu batetik berreraikiz, tabu eta konbentzio sozialak hankaz gora jartzen ditu askotan. Sari ugari irabazi ditu orain arte, hala nobelekin nola ipuin-liburuekin. Bere lan guztiak gaztelaniara itzuliak izan dira, eta batzuk frantsesera, italierara, portugesera, hungarierara eta ingelesera, besteak beste.
Nola esaten zaio agur ama bati
Uxue Razkin
Peru Iparragirre
Mari-alderrai
Colette
Aritz Galarraga
Erreplika
Maialen Berasategi Catalan
Ibon Egaña
Hegal egiten
Eneko Bidegain
Mikel Asurmendi
Sorbatza
Markel Sanchez
Asier Urkiza
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Nagore Fernandez
Ipuinak eta antzezlanak
Lourdes Iriondo
Amaia Alvarez Uria
Ezezagunak trenean... irakurtzen
Miren Billelabeitia
Paloma Rodriguez-Miñambres
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Mikel Asurmendi
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero