« Itsasoa besarkatzeko asmotan | Hegaldatu bai, iritsi ez »
Gorren dantzalekua / Aritz Mutiozabal / Maiatz, 2013
Gorrekin dantzan Peru Iparragirre / Gaztezulo, 2013-12
‘Urola Kostako Hitza’ zabaldu eta beti aurkituko duzu Aritz Mutiozabalek (Zarautz, 1980) sinatutako erreportaje edo berriren bat. Beraz, atentzioa eman zidan haren izena poema liburu bati lotuta ikusteak, ez dut oroitzen zehazki non, agian ‘Urola Kostako Hitza’-ren orri artean.
Gorren dantzalekua da Maiatz argitaletxeak argitaratu berri dion poema bilduma. Aurretik bi poema liburu argitaratu zizkion Bermingham argitaletxeak, Pasaia Hiria Poesia Lehiaketan sarituak izan baitziren. Gazteagotan zuen idazteko pasioa gutxitzen joan zitzaion, eta musikari gogor ekin zion orduan. Orain, berriz dator letren mundura, beharrak bultzatuta.
“Alejandro González Iñárritu zinegile mexikarraren Babel (2006) filmeko pasarte bat etorri zitzaidan berehala gogora. Nerabe japoniar bat ikusten da dantzaleku handi baten erdian, eta bere ingurukoak musikaren erritmora mugitzen diren bitartean, bera geldirik dago isiltasuna baino ez duelako entzuten. Jokoz kanpo dago, galduta eta bakarrik, nahiz eta jendez inguratuta egon. Kontzeptu hori abiapuntu gisa hartu nuen nire buruarekin dudan borroka eta, oro har, guztiok dugun barne-eztabaida etengabea islatzeko. Entzumen arazorik izan gabe ere, maiz pertsona gor bat sentitzen garelako”.
Hitz hauek dira, beste askoren artean, Mutiozabalek poema liburuaren abiapuntu izan den sentsazioa deskribatzeko, azaltzeko erabiltzen dituenak; Hitzen Uberan atarian egin elkarrizketatik hartuak dira. Gorren dantzalekua bilduman hainbat gai lantzen ditu izenbururik gabeko poemetan: iragana, biziaren eta heriotzaren arteko muga, edota maitasuna, beste batzuen artean.
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Maialen Sobrino Lopez
Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola
Mikel Asurmendi
Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras
Joxe Aldasoro
Erroen izerdia
Jone Bordato
Mikel Asurmendi
Zerua hemen
Oihana Arana
Maddi Galdos Areta
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Maialen Sobrino Lopez