« Txokotik mundura | Urte ilunetan »
Larrepetit / Pello Lizarralde / Erein, 2002
Larrepetit: sentsazioak eta inpresioak Mikel Asurmendi / Irunero, 2002-10
Azken aldi honetan ekarritako liburuak perla gisara aurkeztu ditut. Literatur termino aratzetan aipatuz, Mikel Taberna idazlearen Dinamitazko Txokolatea liburua biziki goraipatu nuen. Larrepetit eleberria Nafarroatik heldu zaigu ere, eta ezin goraipamen gutxiagorik jaso, nire aldetik behinik behin.
Berriz ere gauza berberekin gaztigatuko zaituztet, literaturzale horiek. Hots, nirea ez dela kritikarik egitea. Aipamen soilean ez ohi naiz gelditzen ere, eta zenbait alditan isurtzen ditudan hitzak oso erraz lerratzen dira laudorioen eremura. Funtsean, liburua irakurtzean sentituriko uneak islatzen saiatzen naiz.
Larrepetiten mendialdean paraturiko kontakizuna aurkituko duzu. Pello Lizarraldek istorioan deskribatzen dizkigun hiru protagonistetako baten izengoitia da Larrepetit, Abel izenekoarena. Beste biak Joxe eta Lainez dira. Joxe ijitoa da, Lainez berriz saltzaile edo biajantea. Larre edota mendien artean paraturiko istorioa da, baita mugan ere.
Mugarik muga, Abel eta Joxe ihes doazen lagunak ditugu, ihes eta helmuga zehaztugabe baten bila. Atzean utzitako lekua eta munduari buruzko datu gutxi eskaintzen digu narratzaileak, datu gehiago eskaintzen digu Lainezen gainean, baina ez sobera ere. Ez da hori garrantzitsuena, ordea. Hots, istorioa ez da aparta. Liburuak ez digu aparteko istoriorik eskaintzen. Alabaina, nork bere istorioa eraiki dezake. Literatura, funtsean, irakurriz gauzatzen baita, literatura idazle eta irakurlearen arteko eginkizuna izaki.
Istorioa irakurle bakoitzak osa badezake, zein osagai paratu digu idazleak istorioa gauzatzeko? Bada, hasteko bere begirada. Hitzez josi eta ehundutako begirada zorrotza, mendien arteko paisaia begiratzeko behako zolia. Pertsonaien beraien ibilerak eta jiteak bertatik bertara agertzen zaizkizu. Pertsonaiak ia zure inguruan sumatzen dituzu. Hain dira hurbilekoak! Ez hainbeste beren pentsamoldeari edo sentimenduei dagokienean, haien ibilera eta jokamoldeari dagokienean baizik. Haien begiradak eta arnasketak gainean sentitzen dituzu, hots, film bat ikusten ari zaren inpresioa jasotzen duzu. Tira, nire hitzak soberan daude. Hitzak Larrepetiten aurkituzko dituzu.
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Maialen Sobrino Lopez
Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola
Mikel Asurmendi
Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras
Joxe Aldasoro