« Izkiriaturik aurkitu ditudan nire ipuinak | Absalon-en goardasol urdin haundia »
Santutegia / William Faulkner (Xabier Olarra) / Elkar, 1990
Gaizkiaren santutegia Anjel Lertxundi / El Diario Vasco, 1990-05-02
Halaxe, “gaizkiaren santutegi” deitu dio oraintsu Mario Vargas Llosak sail honetanxe komentatu berria gugun “La verdad de las mentiras” saio liburuan Faulkner-en testu interesgarri honi.
Nobela honen lehen erredakzioari ekiterakoan Faulkner-ek dirua omen zuen helburu nagusi. Horretarako bere irudimenak sor zezakeen ixtorio ikaragarriena asmatzeari ekin omen zion. Baina gero, zuzenketen orduan, jenioaren eskuak ikutu eta orraztu ondoren testua, “Santutegi” hau gelditu zitzaigun.
Gordina da nobela bere osotasunean, gordinak dira bertako pasadizoak eta gordina da, batez ere, nobelaren giroketa, nobela on orok bezala honek ere baduen arnasa propio orokor hori. Sexuaren presentziatik datorkio testuari indarkeria, ala sexua bera ere testuan agertzen diren indarkeria fisiko eta moral ugarien alderdi bat besterik ez da? Zein da testu gordinaren motore, eragile, leitmotiv nagusi7 Artaburu batekin bortxatzen duten Temple-rena anekdota soil al da? Faulkner-ek marrazten duen tremendismoak beharrezkoa duen pasarte? Ala Ameriketan egituratzen ari den gizartearen sinbolo ere bada arto lokotsaz bortxaturiko Temple neskatxa? Beste modu batera galdetzeko, nobela honetako santutegian eskaintzen diren indarkeriazko giza mezak salaketa dira, deskribapen eta narrazio soil, zuzena asko salaketa zela kontsideratzen zuen eskutik?
Ez daukat nik erantzunik.
Baina badatik Faulkner-en hau itzultzea zaila suertatu zaionari esker eta irakurtzea ere gogor egin zaionaren zama medio, gure ondorengoek izango dutela euskaraz zuzen-zuzenean bazkatzerik literatur tresabiatik.
Zerua hemen
Oihana Arana
Maddi Galdos Areta
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Maialen Sobrino Lopez
Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya / Hamaca
Amaia Alvarez Uria
Sasi arteko sugarrak
Sebastian Gartzia Trujillo
Hasier Rekondo
Agerre
Juan Luis Zabala
Mikel Asurmendi
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Mikel Asurmendi
Honekin egin nahi duzuna
Itziar Agirre Sagaseta
Maialen Sobrino Lopez
Zaldi bat
Maddi Ane Txoperena
Mikel Asurmendi
Fakirraren ahotsa
Harkaitz Cano
Mikel Asurmendi
Itzala
Maixa Zugasti
Maialen Sobrino Lopez
Barazkijalea
Han Kang
Jon Martin-Etxebeste
Café Mokka
Jabier Muguruza
Aiora Sampedro
Itzala
Maixa Zugasti
Mikel Asurmendi