kritiken hemeroteka

8.795 kritika

« | »

Pendrive / Arrate Mardaras / Susa, 2013

Ideia ona, baina… Saioa Ruiz Gonzalez / Argia, 2014-09-07

Pendrive izeneko narrazio sorta edo ariketa literarioarekin estreinatu da Arrate Mardaras (Abadiño 1960).

Demagun editore batek uesebe bat aurkitzen duela bulegoko mahai gainean, eta ez daki nondik ezta nola heldu den ere. Jabe hipotetikoak eduki zitzakeen proiektu desberdinen piezak aprobetxatuz, editore narratzaileak bere edizio pertsonala osatuko du barnean dagoen materialarekin. Emaitza: pendrive galdu bati buruzko hipotesiak, Sinda izeneko emakume bati buruzko pasarteak eta ohar linguistikoez, nahiz eta ez beti, lagunduta datozen zenbait narrazio solteen kopiatu/itsatsi eran egindako muntaia da irakurleari eskaintzen zaiona. Edo inpresio hori izan dut nik behintzat.

Egia aitortzearren liburu honek deseroso sentiarazi nau hainbat momentutan. Irakurtzen ari nintzela zalantzan aritu bainaiz ez ote zen izango nire gaitasun ahulagatik, barne egituraren kohesio falta zela eta, edo liburuak berak duen konplexutasunagatik, pasarte ugari behin baino gehiagotan irakurri behar izan ditudala, bidean zerbait ahaztu dudanaren sentsazioa neukalako. Atalen arteko batasuna aurkitzen saiatu naiz etengabe, batak besteari egiten dion mesedea aurkitu nahi izan dut, collageak zentzua har dezan, baina, nire zoritxarrerako, arrakastarik ez.

Azkenik, existitzen ez den zerbaiten bila nenbilela ondorioztaturik izenburuari erreparatu diot: Pendrive. Ez al da hura kohesiorik gabeko fitxategiak, piezak, gorde eta mantentzeko instrumentu bat? Ez al du horrek ere liburuarekin zerikusirik? Ez al dira biak hitzen memoriarako gordailuak?

Zentzu horretan originala iruditu zait Literatura kontsideratzeko proposamen berritzaile hau, baina tratatzeko modua iruditzen zait liburuaren puntu ahuletako bat. Halako instrumentu baten edukia nola edo hala papereratu izana da, ene ustez, ideia jeniala birrindu duena. Are gehiago, nik esango nuke, publikoaren interesetatik at dagoela.

Gustuak eta irakurle mailak alde batera utzita, gizakiari istorioak entzun zein irakurtzea gustatzen zaio. Eta paperezko pendrive honetan sei narrazio aurkitzen ditugu beste testuekin erlaziorik ez daukatenak. Historiako garai eta testuinguru oso desberdinetan gertatutako maitasun istorioak dira, non, tronpatzen ez banaiz, gehienek duten gerra eszenatoki. Narrazio horietara mugatu izan balitz baliteke bestelako emaitza eduki izana, baina kasu hipotetikoan mintzo gara. Orainaldian esatearren, lehen ariketa literarioa da Arrate Mardarasen Pendrive.

Azken kritikak

Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez

Asier Urkiza

Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama

Nagore Fernandez

Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia

Mikel Asurmendi

Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda

Maialen Sobrino Lopez

Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola

Mikel Asurmendi

Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras

Joxe Aldasoro

Erroen izerdia
Jone Bordato

Mikel Asurmendi

Zerua hemen
Oihana Arana

Maddi Galdos Areta

Odisea
Homero

Aritz Galarraga

Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena

Maialen Sobrino Lopez

Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya / Hamaca

Amaia Alvarez Uria

Sasi arteko sugarrak
Sebastian Gartzia Trujillo

Hasier Rekondo

Agerre
Juan Luis Zabala

Mikel Asurmendi

Artxiboa

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2025(e)ko abendua

2025(e)ko azaroa

2025(e)ko urria

Hedabideak