« Zalaparta isila | Larrepetit »
Pedro Páramo / Juan Rulfo (Juan Garzia Garmendia) / Ibaizabal, 2002
Herioaren itzala paradisuan Irene Elorza / Maxixatzen, 2002-09
Juan Rulfo idazle mexikarrak bi lan izugarri idatzi zituen bizitza osoan, “El llano en llamas” ipuin bilduma eta hizpide dugun “Pedro Páramo” eleberria. Hogeita hamazazpi urte zituela Literatura baztertu, zinerako gidoigintza lanei ekin eta irakaskuntzara dedikatu zen Mexiko Hirian. Zinerako idatzi zituen testuak “El Gallo de Oro” liburuan bildu zituzten 1980 urtean.
Lan oparoa ez izan arren, berebiziko garrantzia izan zuen Ameriketako literaturan, 60. hamarkadan ezagutu zen narratibaren “boom” delakoan, batik bat. “Pedro Páramo” klasikoa bihurtu zen argitaratu zen egun berean. Izan ere, berrikuntzaz eta aberastasunez beteriko kontakizuna dugu. Orainaldia eta iragana nahastuz eta gurutzatuz doaz kontakizuna aurrera doan neurrian. Desioak, errealitatea, biolentzia, ilusioa, etsipena, infernua, bizitza, heriotza… Rulfok gai hauetan guztietan sakontzen du eleberri labur bezain sakonean.
Hil aurretik amari egindako promesa dela eta, Juan Preciosa bere aitaren bila doa Comala izeneko herri beldurgarrira. Herriko zenbait biztanlerekin egingo du topo bilaketa honetan eta denen artean bere aitaren —Pedro Páramoren— izaera tiranikoaren berri emango diote, baita Susana izeneko neskarengatik bizi osoan sentitu zuen debozioz beteriko amodioarena ere. Comalan egiten duen egonaldian, Juan Preciadok hots arraroak, amets ikaragarriak eta irudi izugarriak atzematen ditu inguruan. Pixkanaka egi beldurgarri batez jabetzen joango da: denak hilda daude Comalan. Denak? Bera ere hilik ote dago?
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Maialen Sobrino Lopez
Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola
Mikel Asurmendi
Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras
Joxe Aldasoro
Erroen izerdia
Jone Bordato
Mikel Asurmendi
Zerua hemen
Oihana Arana
Maddi Galdos Areta
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Maialen Sobrino Lopez
Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya / Hamaca
Amaia Alvarez Uria
Sasi arteko sugarrak
Sebastian Gartzia Trujillo
Hasier Rekondo
Agerre
Juan Luis Zabala
Mikel Asurmendi
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Mikel Asurmendi
Honekin egin nahi duzuna
Itziar Agirre Sagaseta
Maialen Sobrino Lopez
Zaldi bat
Maddi Ane Txoperena
Mikel Asurmendi
Fakirraren ahotsa
Harkaitz Cano
Mikel Asurmendi