« Atzerri | Aspiragailuak sofa azpikoak nola »
Independentziaren paperak / Pako Aristi / Erein, 2012
Politika-laborategi bat Jose Luis Padron / Bilbao, 2012-11
Pako Aristi idazlea eta kazetaria Euskadi Irratian izan zen, joan den urriaren 21ean ospatu ziren hauteskundeen emaitzen balorazioa egin eta bere iritzia emanez. Jaurlaritza berriak izan beharko lituzkeen lehentasunei buruz galdetu zitzaionean esan zuen soberaniaren inguruan nahasmen kontzeptual handia nabaritu duela, eta hitza ez dela soberania hitz lausoa, baizik eta independentzia, hitza Independentzia da.
Hori da, hain zuzen, Urrestillakoak orain gehien kezkatzen duen gaia, alegia herriarentzako eta gure ondorengoentzako ditugun aspirazioak. Eta independentziaren ideia horrekin lotuta atera berri du Pako Aristik liburu bat. Independentziaren paperak izena du, eta Erein argitaletxeak argitaratu du.
Politika asko gustatzen zaion nobelagile, poeta eta kazetaria izan da beti Pako Aristi, eta beti ere salatu izan du Euskal Herrian gogoeta politikoa falta dela, oso gutxi egin dela urteotan. Bere ustez Euskal Herrian politikak izan dituen bi ezaugarria nagusiak dira konsignak, batetik, hau da, konsignen inguruan antolatutako politikagintza bat izan dela, eta bestetik, hunkiberatasuna, hau da, emotibitate gehiegizko batean oinarritutako politikagintza bat izan dela. Falta zaizkio, haren iritziz, honako bi ezaugarri hauek: bata da gogoeta politikoa, gogoeta egitea gauzen inguruan, eta bestea da, horren ondoren, estrategia bat antolatzea, gogoeta horretan erabaki diren gauzak lortzeko, estrategia eraginkor bat.
Pako Aristik saiakera periodistiko baten moduan idatzi du Independentziaren paperak liburua. Gaia gure egoera politikoa da, baina ez alderdien modu hertsian, baizik eta herri bat antolatzeko erabili daitekeen tresna moduan ulertuta. Hainbat idazleren eta historialarien testuak erabili ditu, prentsan agertzen diren testu asko, elkarrizketak, zutabeak, baita ipuinak ere, filma batzuetako elkarrizketak eta abar, irakurleari politikaz hitz egin, bai, baina hura ez aspertzekotan.
“Nik nahi dut jendea pentsatzen jarri, eta politiko batek nahi du jendeak ez pentsatzea” esan ohi du Pako Aristik. Eta gurean pentsamendu politiko hori garatzeko laborategi bizi baten sorrerako deialdi aske moduan ikusten dut nik liburu horren ekarpen handiena, oso baliagarria.
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Maialen Sobrino Lopez
Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola
Mikel Asurmendi
Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras
Joxe Aldasoro
Erroen izerdia
Jone Bordato
Mikel Asurmendi
Zerua hemen
Oihana Arana
Maddi Galdos Areta
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Maialen Sobrino Lopez
Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya / Hamaca
Amaia Alvarez Uria
Sasi arteko sugarrak
Sebastian Gartzia Trujillo
Hasier Rekondo
Agerre
Juan Luis Zabala
Mikel Asurmendi