« Kataluniaren begiak | Izotza eta sua »
Txalorik ez, arren / Harkaitz Cano / Edo!, 2014
Canorik bai, ausarki Mikel Asurmendi / Argia, 2014-04-20
Harkaitz Canok Donostian trena hartu du eta Gasteizera joan da. Artium museoan Antoni Muntadas artistaren On Translation instalazioa bisitatu du. Hitzaldia eman du ondoren. Artea jomugatzat harturik, artearen —literatura, musika, bertsolaritza, margolaritza, antzerkia edota zinema— artifizioa desmuntatu du. Eta behin desmuntatzen hasita, artistaren egoa laudatzen duten txaloak ere desmuntatu ditu. Artistak laudorioa jasotzeko nola laidoa jasateko prest egon ezean, akufeno gaitza nozitzeraino heldu baitaiteke. Canok —berari dagokion esparru hizpide, literatura hots— kritikariaren —edo iruzkingilearen— lana ere badu hizpide, zeharka bada ere. Geure koldarkeriaren edota ausarkeriaren arabera idazlea gaizki tratatua izan baitaiteke. Hasier Rekondo iruzkingileak —kritikaria ote?— ‘Cano’nizazioari entzungor erreseinan dioenez —erreseinaren nire inpresioa duzu, prefosta— idazle artista honek bere burua desmuntatzeko berebiziko abilezia dauka, eta idazle kanonizatua izateari ederto itzuri eginez, kanon guztien gainetik eta txalo guztien azpitik airoso jaitsi da eszenatokitik —atera da hitzalditik, hots—.
Finean eta funtsean, obra txiki erraldoi hau izarigabea da —artistaren nolakoaren arabera halakoxea bihur daiteke ere literatura nola edozein arte espresioa—. Tira, ohituta gauzka Harkaitzek. Saioa Txalorik ez, arren edo Canorik bai, ausaz titulatu genezake. Edo izenda nezake neronek. Saramagoren Ensaio sobre a cegueira buruan, bestera izendatzea ere bururatu zait: Gorreriari buruzko saioa. Izan ere, artista gor batekin —Ludwig van Beethovenekin hots— aski eta sobera. Zer diozu zuk irakurle?
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez