kritiken hemeroteka

8.765 kritika

« | »

Ariel eta beste poema batzuk / Sylvia Plath (Iñigo Astiz) / Denonartean, 2013

Zenbat Ariel Danele Sarriugarte / Deia, 2014-04-12

Txoko honetan bertan aipatu zutenarekin bat nator, badirudi euskarara itzulitako poesia boladatxoan dagoela, eta hori hauspotu nahian erabaki dut liburu hauxe iruzkintzea: Denonarteanek argitaratu duen Sylvia Plathen Ariel eta beste poema batzuk, Iñigo Astiz baita ere poetak euskaraz emana; nahiz eta ezagun batek esan zidan “poesia irakurle haundia izan behar d[el]a Plathi heltzeko”, eta etiketa hori beldurgarria den. Seguru asko zuzen zegoen hein handi batean nire ezaguna, baina liburu hau hit bat da, eta etengabe gabiltza lanturuka euskaraz ez ditugun hitak gora eta behera; hortaz, ororen gainetik iruzkin honek adore-emailea nahi du izan, zailtasunak zailtasun, aukera bikain hau aprobetxatu eta anima gaitezen poeta konfesional nabarmenetako bat euskaraz deskubritzen hastera.

Astizek hitzaurrean dioenez, bi Ariel daude liburuan: batetik, Plathek berak buruan zuen poema-bilduma, maitasuna hitzarekin hasi eta udaberriarekin amaitzen zena, eta, bestetik, Ted Hughes senarrak hil ostean apailatutako bertsioa, urte luzez irakurleek ezagutu zuten bakarra. Are, bikoizki da bikoitza gure Ariel hau, irakurleak eskura baititu eskuman Astizen itzulpena eta ezkerrean ingelesezko abiapuntua. Gutxitan egin dira gurean edizio elebidunak eta interesgarriak dira, bai itzulpengintzaren ikuspuntutik ariketa konparatiboak egiteko, bai besterik gabe ingelesa ezagutzen duten irakurleek Plathen kadentzia zuzenean aditzeko, nahi izatekotan. Poesia-bildumak, gainera, bereziki dira aproposak ele bitan ipintzeko, laburragoak direlako.

Gisako edizioek, baina, badute alde arriskutsu bat, itzultzailearengan normalean baino are presio handiagoa eragin dezake, jatorrizkoarenganako fideltasuna dela eta ez dela, itzulpen-erabakiak puntuz puntu justifikatu behar dituelakoan.

Ezagun da Plathen poesiak zinez maite duela Astizek, eta miresmenetik eta errespetutik abiatutako itzulpena dugula hauxe. Ona da hori, mimo handiz egindako itzulpenak suertatzen baitira maitasun literario mota horretatik. Halere, lehen aipatu dudan gehiegizko justifikazioarekin egin dezakegu topo, eta kasu honetan uste dut agian oin-ohar batzuk soberan daudela. Niri neuri interesgarriak begitandu zaizkit xehetasun linguistikoak, baina beste irakurketa-mota berezituago baterako irizten diet aproposen. Alegia, uste dut jende askori agian ez zaiola hil ala bizikoa irudituko hitz zehatzak zergatik hautatu diren jakitea, eta agian poemen irakurketa trabatuko diola atzera eta aurre ibili behar horrek (paradoxikoa neuk esatea, bai).Denise Levertoven hitzak dakartza Alex Gurrutxaga kritikariak liburuari egindako iruzkin jakingarrian; hain justu, Plathen irudiak sortzeko gaitasun goratuz Levertovekin bat nator, Plathek lerro ezin ederragoak ateratzen ditu egoera prosaikoenetik, kasu, hatza ebakitzetik. Horrez gain, Astizek zenbait aldiz aipatu dituen umore printzak aurkitu ditut zenbait poematan, adibidez, Detektibea izenekoan.

Baliteke Plathen sartzeko estrategia gomendagarriena izatea Plathi berari ahalik eta gutxien begiratzea, haren itzalak zure barruko poesia irakurle jantzia/hasiberria elbarritu ez dezan; azken batean, irudien indarrak teoriaren beharrik gabe kolpatzen duelako sabela.

Azken batean, hainbat Ariel daude, zenbat Ariel dauden; irakurle bakoitzak has dezala berea.

Azken kritikak

Barne zerbitzuak
Katixa Agirre

Amaia Alvarez Uria

Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda

Joxe Aldasoro

Ni, laiko
Markos Zapiain

Aritz Pardina Herrero

Zure bazterrekoak
Cesare Pavese

Asier Urkiza

Termita
Garazi Albizua

Nagore Fernandez

Argazkiaren erabilera
Annie Ernaux

Maialen Sobrino Lopez

Café Mokka
Jabier Muguruza

Mikel Asurmendi

Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena

Irati Majuelo

Basatiak
Maria Reimondez

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Zerua hemen
Oihana Arana

Paloma Rodriguez-Miñambres

Sekularizazioa Euskal Herrian
Joxe Manuel Odriozola

Mikel Asurmendi

Garondoan
Gorka Bereziartua

Asier Urkiza

Mundu guztiak
Ruben Sanchez Bakaikoa

Nagore Fernandez

Kantu leuna
Leila Slimani

Maialen Sobrino Lopez

Artxiboa

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2025(e)ko abendua

2025(e)ko azaroa

2025(e)ko urria

2025(e)ko iraila

2025(e)ko abuztua

Hedabideak