kritiken hemeroteka

8.825 kritika

« | »

Trenen abiadura / Luis Garde / Pamiela, 2014

Poesiazko trenak Javier Rojo / El Correo, 2014-03-22

Luis Garde ez da gure literatur mundutxo honetan gehiegi azaltzen den idazlea. Noizean behin libururen bat argitaratzen du, poesia arlokoa, baina zalaparta handirik gabe. Bere liburuak interesgarriak izan ohi dira, baina badakigu zer gertatzen den orain: idazleak bere burua objektu moduan aurkezten ez badu komunikabideen bidez-eta, idazlanen kalitatea oharkabean igaro daiteke, ikuskizunaren gizartean bizi garenez gero. “Trenen abiadura” izenburuko poema liburu hau eskuetan hartu eta berehala, irakurlea ohartuko da egitura ez dela ohi bezalakoa, formaz behintzat.

Garderen liburuak bi parte ditu, “Trenen moteltasuna” deitzen da lehenengoa eta “Trenen abiadura desberdina” bigarrena, eta parte bakoitzean poema bakarra agertzen da. Hain zuzen ere, bi poema luze baino ez dira agertzen liburu honetan, narrazioaren mugan dauden bi poema luze, non istorio baten bidez ideia bat garatzen baita. Lehenengo poema luze horretan Paul Valery-k baieztatu zuen hura, “Gizakiak gaur ez zukeen poesia asmatuko”, garatzen da trenaren irudiaren bidez. Poesiak bizitza-erritmo berezi bat eskatzen dio irakurleari, ingurua patxadaz eta hausnartzeko moduan behatzeko aukera, eta gure munduak eskaintzen duen erritmo presazkoa hain zuzen horren kontrakoa da, ez da gizakien neurrikoa. Bigarren poema matriuska bat bezala aurkezten zaigu: lehenengo pertsonan hitz egiten digun narratzaile batek youtuben transiberianoari buruzko dokumental bat ikusten duen bitartean Veneziara trenez egindako bidaia bat gogoratzen du, non amodiozko istorio bat gertatu zitzaion. Trenaren metafora agertzen zaigu hemen, tren-bidaia bat bizitzarekin konpara baitaiteke, baina erlatibitatearen teoria txertatuz, momentu batean kasualitatez elkar topatzen duten abiadura desberdineko trenak dira gizakien bizitzak. Gaur egun agian ez genuke poesia asmatuko, baina edonola ere ezinbestekoa izaten segitzen du.

Azken kritikak

Nola esaten zaio agur ama bati
Uxue Razkin

Peru Iparragirre

Mari-alderrai
Colette

Aritz Galarraga

Hegal egiten
Eneko Bidegain

Mikel Asurmendi

Sorbatza
Markel Sanchez

Asier Urkiza

Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz

Nagore Fernandez

Ipuinak eta antzezlanak
Lourdes Iriondo

Amaia Alvarez Uria

Ezezagunak trenean... irakurtzen
Miren Billelabeitia

Paloma Rodriguez-Miñambres

Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz

Mikel Asurmendi

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Peru Iparragirre

Lera
Castillo Suarez

Maialen Sobrino Lopez

Hezitopia
Nora Salbotx

Joxe Aldasoro

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Artxiboa

2026(e)ko azaroa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

Hedabideak