kritiken hemeroteka

8.689 kritika

« | »

Lasai, ez da ezer gertatzen / Ana Malagon / Elkar, 2014

Gure izanaren soinekoa(k) Mikel Asurmendi / Berria, 2014-03-16

“Lasai, ez da ezer gertatzen”, diosku izenburutik beretik Ana Malagonek. Alta, liburuaren izena ez dagokio izanari. Edo bai? Hori —edo errealitatea— nola interpretatzen den, ezta? Azaletik beretik irakurtzen hasi naiz liburua. Azalaren eta egilearen ipuinen artean, baina, Iban Zalduaren Bakardadearen koordenadak aitzinsolasa dago, eta hori irakurri ostean, beste galdera bat: “Zer iruzkin mota egin dezaket nik liburu hau deskribatzeko?”. Alegia, hark egin duenaren alboan irrigarri ez azaltzeko.

“Liburu hau lau zatitan tolestutako mapa bat da: zabaldu, eta bakardadearen koordenadak …”, hasten da Zaldua. Ederra metafora! Nik, baina, beste metafora bat behar dut. Azalera itzuli naiz. Hona haren irakurketa. Argazkiak etxe xume bateko fatxada erakusten digu: zortzi leiho, lau esekileku. Horietako batean arropak, eskegiak. Xumea bezain ederra da azala. Azalak mamia biltzen du: izana eta funtsa. Etxean bizi diren pertsonak irudikatu ditut, eta mundu bat asmatu. Mundu bat edo bi, edo hiru, edo…

Alabaina, nik tranpa egin dut. Idazlearen testu bizien eta iradokigarrien ildoan, bidezidor engainagarri bat hartu dut. Hau da, azalak hasieratik gatibatu nauen arren, etxe barruan irudikatu ditudan pertsonen munduak baino gehiago, liburuko pertsonaien munduak gatibatu nau. Bistan da, etxeko fatxadak bakardadea irradiatu dit, baita idazlearen testuek ere orobat. Neronek baina, metaforak metafora, Malagonen liburua ez dut bakardadearen koordenatutan soilik irudikatu.

Ana Malagonek gure soinaren araberako soineko bat —edo bi edo hiru…— josteko aukera eskaintzen digu. Pentsa, ipuinak —oihalak— txikiak dira, baina beren izana ez da euren txikitasunean kabitzen. Ipuin labur intentsoak dira. Zenbaitetan, behin, bitan edo hiru alditan irakurri beharrekoak. Ipuinok ifrentzua baitute, arropek bezala. Pentsa, pentsa dezakezu arropa aurkiz jantzi duzula, baina ez, binperrez jantzi duzu. Bueno, egileak hori iradoki diezazuke.

Soinekoak soineko, metaforak metafora, Ana Malagonen pertsonaiak belaunaldi batekoak dira nagusiki. Bestela esanda, liburuko mundua idazle honen belaunaldiko pertson(ai)en begietatik erretratatuta dago. Adibiderako, errealitatearen eta fikzioaren arteko muga lausoa da oso. Herio oso presente dago, biziki presente. Munduon obsesioak gaina hartu dio bizitzaren beraren zentzuari, soinekoak izanari. “Belaunaldi galduaren” isla ote?

Liburu (h)onen bertutetako bat, besteak beste, ipuinek —testuok— mundu ezberdinak imajinatzeko eta tolesteko duten dohaina da. Asma ipuinarekin (11. o.) hasten da eta Publizitatea (172 o.) delakoarekin amaitu. Niretzat, 161 mikro-ipuin ez ezik, 161 oihal dira. Pentsa, ipuinez osatutako nobela jos dezakezu. Hots, irakurle norberak oihalak hartu eta bere gustuko soinekoa jos dezake. Fatxadan zintzilikatutako antzerako soinekoak egin, edota galtzak, alkandorak, jertseak eta galtzerdiak ehundu ditzakezu.

“Lasai, ez da ezer gertatzen”. Testua nirea da oraingoan, Malagoni maileguz hartua. Malagonek ez du inpresionatzeko idazten, ordea, nik iruzkin honetan bezala. Idazle (h)onen bertutea ongi adieraztea da. Ez pentsa, ezta ere, bere soinekoek —ipuinek— estaltzen duen guztia tristea eta beltza denik. Liburuarekiko enpatia idazlearen ironia antzematean datza. Hots, iruzkin honen izenburua Bizi garen bezala izan liteke, 130. orriko ipuinarena. Zure izanaren soinekoa josten has zaitezke beretik, ipuin hori bera irakurtzen.

Azken kritikak

Mio marito deitzen zion
Joxean Agirre

Asier Urkiza

Nonahiko musika
Juan Kruz Igerabide

Nagore Fernandez

Barazkijalea
Han Kang

Maialen Sobrino Lopez

Beste urte batez
Samira Azzam

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Ulhaintsaren negarra
Jon Garmendia

Aiora Sampedro

Zainetatik zilarra
Nahia Intxausti

Irati Majuelo

Izen baten promesa
Hedoi Etxarte

Aiora Sampedro

Düsseldorfeko txibatoa
Karlos Linazasoro

Aiora Sampedro

Esne berriketan
Uxue Alberdi

Mikel Asurmendi

Guztia urruntzea da
Hasier Larretxea

Asier Urkiza

Esker onak
Delphine De Vigan

Maialen Sobrino Lopez

Pedagogismoaren gezurtapen bat
Teresa Maldonado Barahona

Amaia Alvarez Uria

Jai-Alai
Gaizka Arostegi

Jon Agirre

Haize begitik
Mikel Ibarguren

Mikel Asurmendi

Artxiboa

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2025(e)ko abendua

2025(e)ko azaroa

2025(e)ko urria

2025(e)ko iraila

2025(e)ko abuztua

2025(e)ko uztaila

2025(e)ko ekaina

2025(e)ko maiatza

Hedabideak