kritiken hemeroteka

8.787 kritika

« | »

A zer lau elementu! / Karlos Linazasoro / Pamiela, 2013

Metrika saioak Javier Rojo / El Correo, 2014-03-08

Batzuetan ematen du Karlos Linazasorok denbora garaitu nahi duela literaturaren bidez. Esan nahi dut literatur lanak idatziz denborak inposatzen dituen mugak gainditu nahi dituela, garaien gainetik igaroz iraute moduko bat lortzearren. Eta denbora erreala, benetakoa, labur zaiolarik, azken uneraino bete behar du literatur sorkuntzan murgilduta. Xerezade sindromea dei geniezaioke honi. Bere ibilbide ugari horretan aurki dezakegun azken emaitzetako bat da “A zer lau elementu!” deitzen den liburua. Liburua eskuen artean hartzean irakurleak gaztetxoei begira eginda dagoen poema liburu baten aurrean dagoela esango du. Horixe izango litzateke lehenengo inpresioa. Eta horrexegatik bakarrik izango balitz ere, liburu interesgarria izango litzateke. Izan ere, poesia gure literatur sisteman bazterrean dagoen generoa da, narratibaren nagusitasun osoaren aurrean, poesiari ia-ia-espazio sinbolikoa (sinboloaren espazioa) baizik utzi ez zaiolarik. Eta eskema hau errepikatuta ikusten dugu irakurle gazteei begira egiten den literaturan ere.

Dena dela, zentzu estu batean, liburu honetan poesiaren alorra erdia baino ez da, poesitzat hartzen ziren horien presentzia baita. Liburuaren hezurdura (ikuspuntu tradizional horretatik begiratuta unibertsoarena bezala, bide batez esanda) suaren, lurraren, uraren eta airearen presentziak markatzen du. Lehen esan bezala, poemek hartzen dute zatirik handiena. Lau gai, elementu horiek agertzen zaizkigu poema horietan. Baina, batzuetan, lau elementu horien presentzia poemak sortzeko aitzakia baino ez dela iruditu zait.

Poemek bi ezaugarri nabarmen dituzte: Alde batetik idazleak ahalegina egin du metrika mota desberdinak erabiltzen, gure artean batere normalak ez diren ahapaldi motak agertuz. Alde honetatik aztertuta, metrika ikastarotzat ere hartu daiteke liburua. Bestaldetik, liburua eraiki egin dela esan daiteke, hau da, ez dela inspirazioaren ondorioz sortu, baizik-eta aldez aurretik egindako planifikazioan duela jatorria. Eta jakina, nerabezaroaren hasieretan dauden irakurleentzat pentsatuta dagoenez, irakurleok erakarri behar, eta horretarako maitasuna bezalako bat bat ere erabiltzen du askotan.

Azken kritikak

Zerua hemen
Oihana Arana

Maddi Galdos Areta

Odisea
Homero

Aritz Galarraga

Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena

Maialen Sobrino Lopez

Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya / Hamaca

Amaia Alvarez Uria

Sasi arteko sugarrak
Sebastian Gartzia Trujillo

Hasier Rekondo

Agerre
Juan Luis Zabala

Mikel Asurmendi

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Mikel Asurmendi

Honekin egin nahi duzuna
Itziar Agirre Sagaseta

Maialen Sobrino Lopez

Zaldi bat
Maddi Ane Txoperena

Mikel Asurmendi

Fakirraren ahotsa
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Itzala
Maixa Zugasti

Maialen Sobrino Lopez

Barazkijalea
Han Kang

Jon Martin-Etxebeste

Café Mokka
Jabier Muguruza

Aiora Sampedro

Itzala
Maixa Zugasti

Mikel Asurmendi

Artxiboa

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2025(e)ko abendua

2025(e)ko azaroa

2025(e)ko urria

Hedabideak