kritiken hemeroteka

8.810 kritika

« | »

Azken afaria / Xabier Montoia / Susa, 2013

Errugaberik ez Javier Rojo / El Correo, 2014-02-15

Xabier Montoiaren eskutik etorri zaigun azken eleberriak “Azken afaria” du izenburua. Idazlan honen argumentuaren abiapuntuan unibertsitate garaitik adiskide diren lau lagunek egiten duten bazkaria dugu. Bertan, ia antzerkirako prestatutako testu bat izango balitz bezala, ikusiko dugu nolakoa izan den lau pertsonaia hauen ibilbidea. Laurok unibertsitatean (zehazki, Deustuko Unibertsitatean eta 60ko hamarkadaren amaieran eta 70eko hamarkadaren hasieran) Zuzenbidea ikasi bazuten ere, bizitzak bide desberdinetatik eraman ditu. Bizitzak bide desberdinetatik eraman ditu, baina, desberdintasunak desberdintasun, beraien arteko harremanak mantentzen dira.

Dena dela, oreka hau hautsiko duen gertakari batek harrapatzen ditu lau lagunak. Felix, ekonomia arloko kontuetan aritzen den abokatuaren semea atxilotu dute kale borroka kontu batengatik. Honek aldaraziko ditu pertsonaiak eta haien arteko harremanak. Izan ere, Felixek, boterean dagoen alderdiaren zalea izanik, bere mundua nola deuseztatzen den ikusten du semea kartzelaratzea inplikatzen duen prozesu honen aurrean. Eta puntu honetan esan behar da, nobelak politikaren gaietara lerratzen den momentuetan, eskematikoa, oso eskematikoa izateko joera erakusten duela, halako eran non batzuetan ematen baitu euskal gatazkaren aurrean zein den hartu beharreko jarrera ere erakusteko asmoa duela. Montoia, edonola ere, idazle trebea da, eta zaharkituta gera daitezkeen kontu politiko horietaz haraindi jotzen jakin du, batez ere semea poliki-poliki nola galtzen duten ikusten duten gurasoen tragedia pertsonala kontatzerakoan.

Orduan istorio eskematikoa, topikoa askotan, garaiko kontuei lotuegi zegoen istorio hori, gaindituta agertzen zaigu familia deuseztatzen duen giza tragediaren aurrean, Felix izeneko pertsonaiaren paranoiak-eta azalduz.

Azken kritikak

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Ibon Egaña

Hezitopia
Nora Salbotx

Mikel Asurmendi

Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez

Asier Urkiza

Artxiboa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

2025(e)ko abendua

Hedabideak