kritiken hemeroteka

8.783 kritika

« | »

Sirena-hotsak / Xabier Etxaniz Rojo / Erein, 2013

Oroimen malgua Javier Rojo / El Diario Vasco, 2014-01-03

Xabier Etxaniz Rojoren azken emaitzak Sirena-hotsak da eta lau narrazio biltzen dituen liburua da. Irakurlea berehala ohartuko da kezka nagusi batek zeharkatzen dituela alderik alde istorio horiek, oroimenarekin zerikusia duen kezka batek. Galdera baten bidez aurkez genezake kezka hori: Zein erlazio dago oroitzen dugunaren eta benetan gertatu denaren artean? Alde batetik, gezurrak egongo lirateke, oroitzen dena nahita aldatzea, iraganari buruzko bestelako irudi bat eskaintzeko asmoz. Baina gaia haratago doa. Oroitzen duen gizakia eta gertakarien lekukoa izan zena itxuraz bakarrik dira gizaki bera. Denbora igaro da eta denbora igarotzearekin batera oroimenak berreraikitzen du gertatutakoa. Eta berreraikitze horretan benetan gertatutakoa bezain garrantzitsua da oroitzen den gizakiaren momentuzko egoera. Izan ere, oroitzen deneko orainaldiak eta oroitzen den lehenaldiak bat egiten dute oroimenean eta azkenean, erlazio dialektiko baten ondorioa izango balitz bezala, oroitzapenak bi momentu horien talkan sortzen dira. Horregatik oroimena malgua da, aldakorra.

Liburuan agertzen diren lau narrazioetan oroimenaren malgutasun horren frogak agertzen zaizkigu. Narrazio batean Sara izeneko pertsonaiak aitaren aspaldiko argazki batekin egingo du topo eta horrek aldaraziko dizkio aitari buruz zituen oroitzapenak. Beste narrazio batean ikusiko dugu nola agure batek bere iraganari buruzko sekretuak kontatzen dizkion bere zaindariari. Edota AEBetara abentura bila doan pertsonaia ikusiko dugu beste istorio batean. Bukatzeko aspaldiko militanteak agertuko zaizkigu, gertaera beraren gainean interpretazio desberdinak emanez…

Liburu honek erakusten digu errealitateaz eraikitzen dugun irudiak eta errealitateak berak ez dutela zertan bat etorri.

Azken kritikak

Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena

Maialen Sobrino Lopez

Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya / Hamaca

Amaia Alvarez Uria

Sasi arteko sugarrak
Sebastian Gartzia Trujillo

Hasier Rekondo

Agerre
Juan Luis Zabala

Mikel Asurmendi

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Mikel Asurmendi

Honekin egin nahi duzuna
Itziar Agirre Sagaseta

Maialen Sobrino Lopez

Zaldi bat
Maddi Ane Txoperena

Mikel Asurmendi

Fakirraren ahotsa
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Itzala
Maixa Zugasti

Maialen Sobrino Lopez

Itzala
Maixa Zugasti

Mikel Asurmendi

Turismoa
Asier Basurto Arruti

Maialen Sobrino Lopez

Garondoan
Gorka Bereziartua

Mikel Asurmendi

Geratzen dena
Ione Gorostarzu

Maddi Galdos Areta

Mirande, herriminez, ezin-minez
Jon Mirande

Mikel Asurmendi

Artxiboa

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2025(e)ko abendua

2025(e)ko azaroa

2025(e)ko urria

Hedabideak