« Zortzi arrazoi Philippe Claudelen “Brodecken txostena” irakurtzeko | Gela bat norberarena »
Aiztoa eta arkatza / askoren artean / Txalaparta, 2013
Idazleen iritziak Javier Rojo / El Diario Vasco, 2013-10-25
Hainbat idazlek idazteari buruz hor zehar plazaratutako iritziak bildu ditu Irati Jimenezek eta bildumari Aiztoa eta arkatz izenburua jarri dio. Liburuan aurkezten diren testuak eta aholkuak, askotan dekalogo itxurapean agertzen direnak, hastekotan dagoen edo hasi berria den idazleari lagungarri izan dakizkioke, behintzat liburua horretara bideratzen dela ematen du, baina nago bertan agertzen diren aholkuak-eta aholku horiek ematen dituzten idazleak ezagutzeko baliagarriagoak direla, lanbide honen bidezidorretatik abiatu nahi duen pertsona bideratzeko baino. Egia da ideia batzuk behin eta berriro errepikatzen direla. Adibidez, idaztea batez ere lana dela adierazten dute behin eta berriro idazleek. Badago beste ideia bat askotan errepikatzen dena eta liburuaren izenburuan aipatzen den aiztoarekin zerikusia duena: soiltzearena. Idazleak soildu egin behar du bere lana, arkatza erabiliko da idazteko, baina, arkatzaren ostean, aiztoaren txanda etorriko da, hitz bakar batean esan daitekeena hiru hitzetan ez esateko. Eta gehien errepikatzen diren ideien artean, badago beste bat, egia esatearena.
Bestetan idazle batzuek ematen dituzten iritziak neurotiko batzuen superstiziotik hurbilago daude benetan hartuz gero, baina nabarmena da kasu askotan behintzat idazleek beti ere ironiarekin jokatzen dutela halako iritziak ematean, eta ez dutela galtzen aukera historiarako geratuko den esaldi gogoangarri bat esateko.
Irati Jimenezek antologia honetan bildu dituen idazleen zerrenda luzea da eta garai eta literatura mota desberdinetakoak aurki ditzakegu. Liburuak agian ez du balioko idazten ikasteko, baina interesgarria da dudarik gabe. Eta baten bati idazleek askotan zer esan ez dakitelarik xelebrekeriak esaten dituztela iruditzen bazaio, gogoratu: txoriek ez dakite gauza handirik ornitologiaz.
Zerua hemen
Oihana Arana
Maddi Galdos Areta
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Maialen Sobrino Lopez
Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya / Hamaca
Amaia Alvarez Uria
Sasi arteko sugarrak
Sebastian Gartzia Trujillo
Hasier Rekondo
Agerre
Juan Luis Zabala
Mikel Asurmendi
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Mikel Asurmendi
Honekin egin nahi duzuna
Itziar Agirre Sagaseta
Maialen Sobrino Lopez
Zaldi bat
Maddi Ane Txoperena
Mikel Asurmendi
Fakirraren ahotsa
Harkaitz Cano
Mikel Asurmendi
Itzala
Maixa Zugasti
Maialen Sobrino Lopez
Barazkijalea
Han Kang
Jon Martin-Etxebeste
Café Mokka
Jabier Muguruza
Aiora Sampedro
Itzala
Maixa Zugasti
Mikel Asurmendi