kritiken hemeroteka

8.787 kritika

« | »

Gela bat norberarena / Virginia Woolf (Maria Colera) / Consonni, 2013

Gela bat norberarena Ismael Manterola / Berria, 2013-10-26

“Literatura egingo badu, emakume batek dirua behar du, eta gela bat beretzat”. Virginia Woolfen hitzak dira, 1928an Newnhameko Arts Society elkartean emandako pare bat hitzaldien testuinguruan.

Esaldi honekin bi hausnarketa ekarri nahi izan ditut gaurko artikulura. Bata, esaldiaren beraren egokitasuna gaur egun ere. Bestea, liburua argitaratzearen proiektuaren interesa. Lehenengoari buruz: literaturaren ordez artea jarri, eta arte guztientzat balio duen baieztapena dela esango nuke. 1928tik gaur egunera gauza asko aldatu badira ere, eta emakumeek tokia egin badute ere artearen munduan, gela bat beraientzat eta dirua lortu dutelako izango da seguru asko.

Diruarena berdin-berdin erabil daiteke gizasemeen kasuan ere. Zaila da, Woolfen hitzaldiaren atal batean dioen modura, pobreziatik artea irtetea, nahiz eta artistaren mitoak bestelako zerbait esan (artista buhamearen ideia topikoa) edo amets amerikarraren ideia geure buruan finko sartuta egon, filmen bidez, batez ere.

Baina norberaren gelarena bestelakoa da. Toki baten beharra, espazioa egitearen beharra, alegia, emakumeentzat gizasemeentzat baino askoz ere zailagoa izan da historian. Emakumearen tokia etxea izan arren, ez du izan beretzako gela bat. Umeak, zaharrak edo senarraren zaintza, garbiketa edo etxeko beste lanak egin behar izan ditu, eta zaila zitzaion/zaio dena laga eta gela batean sartzea, nahi duena egin ahal izateko edo ezer ez egitera besterik ez bada.

Bestalde, liburuaren argitalpena berak poztu nau. Consonni arte produktorak Woolfen Gela bat norberarena liburua itzultzeko auzolan ahalegina bultzatu zuen orain dela urtebete-edo, eta uda baino lehenago bete zen asmoa. Euskarara itzulitako liburua, baina, liburu bat baino gehiago dela uste dut. Itzulpenak beti daude ondo, baina Virginia Woolfen liburu hau ez da edozein liburu. Emakume askoren aurrean 1928an emandako hitzaldiak dira, emakumeen literaturaren historiari buruzkoak.

Woolfek ez zuen ohiko historia egin, emakume idazleen falta azaltzen ahalegindu zen, eta nolakoa den emakumeek idatzitako literatura apur hori. Historia pobre horren edo historiarik ezaren ondorioa, gelaren beharraren aldarrikapena.

Liburu xumea eta ederra da aldi berean. Maria Colera Intxaustiren itzulpen egokia; Adelina Moya eta Remedios Zafraren hitzaurre interesgarriak, gaia testuinguruan ulertzeko; Maite Zabaletaren diseinu zaindua eta ederra, eta, azkenik, liburua bera artelana bihurtu duen Kjsa Dahlbergen artista suediarraren interbentzio bitxia. Liburua irakurtzen ari garen bitartean hitz zehatz bat errepikatzen den bakoitzean azpimarratuta dagoela konturatuko gara, horixe da Kjsak Virginia Woolfen liburuaren gainean egin duen irakurketa. 40 aldiz azaltzen da azpimarratuta hitza liburuan zehar, nahiz eta ez dudan azalduko zein den, irakurleak bere kasa ezustekoa topa dezan.

Azken kritikak

Zerua hemen
Oihana Arana

Maddi Galdos Areta

Odisea
Homero

Aritz Galarraga

Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena

Maialen Sobrino Lopez

Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya / Hamaca

Amaia Alvarez Uria

Sasi arteko sugarrak
Sebastian Gartzia Trujillo

Hasier Rekondo

Agerre
Juan Luis Zabala

Mikel Asurmendi

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Mikel Asurmendi

Honekin egin nahi duzuna
Itziar Agirre Sagaseta

Maialen Sobrino Lopez

Zaldi bat
Maddi Ane Txoperena

Mikel Asurmendi

Fakirraren ahotsa
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Itzala
Maixa Zugasti

Maialen Sobrino Lopez

Barazkijalea
Han Kang

Jon Martin-Etxebeste

Café Mokka
Jabier Muguruza

Aiora Sampedro

Itzala
Maixa Zugasti

Mikel Asurmendi

Artxiboa

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2025(e)ko abendua

2025(e)ko azaroa

2025(e)ko urria

Hedabideak