« Ospelaren adierak | Elkartasun poetikoak »
Amaren heriotzak libreago egin ninduen / Mari Luz Esteban / Pamiela, 2013
Poesia betean Oier Guillan / Argia, 2013-07-28
Uda betean aurkeztu dira poesia liburu berri bi: Mari Luz Estebanen Amaren heriotzak libreago egin ninduen, Pamielaren eskutik, eta Mikel Ibargurenen Bide batez esanda, Utriusque Vasconiae-ren eskutik.
Lehena auto-narrazioaren bidetik mintzo da, askatasuna eta maitasunaren arteko harremana hizpide, intimitatea poesiarako bide: “Gogoratu du inoiz inon irakurritakoa, garena mozorrotuz eraikitzen garela”. Bigarrenak, deserrian zedarritutako ahotsa dakarkigu, gatazka orok norberaren eta ingurukoen gorputzetan uzten duen oihartzunarekin, bizipena hitz poetikora ekarria, muturrak ukatu gabeko erdibideek sortu ahal duten mina eta itxaropena: “baina errealismo guztien gainetik / zein kritika literario guztien azpitik, idazten jarraitzeko / arrazoi poetikoak ditut nik”. Agian norberaren egia fikzio konpartitua besterik ez da; horrela bada, poesia barne urradura konpartiturako tresna izan liteke, memoria ez-historikoa jasotzeko bide posible bat.
Mari Luz Estebanen kasuan, genero gomuten testuinguruan kokatuz gero, batzuoi ezohikoak zaizkigun moduak azaleratzen dizkigu, gero eta gehiago, gero eta ageriago kontraesanak eta eztabaidak, norbera den bestea hizpide.
Mikel Ibargurenen lanean topatu dut egungo bizipen zentzu-estu-batean-politikoek pertsonengan duten oihartzun humano itzela, errealitatearen begietatik mina erauzi gabe, aurrera egiteko borondate sendoan izkiriaturik. Egungo jendarteetan topa litezkeen kezkak, minak, desioak irakurtzeko bideak aurkitu ditut liburu hauetan, poesia betean.
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi