« Saizarbitoriaren Martutene eleberriaz | Xahmaran »
Scanner / Leire Bilbao / Susa, 2011
Scanner Asier Sarasua / Eibartik, 2012-04-15
Ez dut (ia) sekula poesiarik irakurtzen. Tarteka, liburu zatiren bat edo beste, asko jota, poesia solte batzuk, lantzean behin. Oraingoan, baina, Leire Bilbaoren azkena, Scanner, deika etorri zait. Azken egunotan han eta hemen agertu zait, kukuka: liburu-denda bateko erakusmahaian, Sautrelako kapitulu batean, Twitterreko komentario batzuetan… eta ezin izan dut ihes egin.
Opor bezperan Eibarko liburutegira egindako bisitaldian, hantxe zegoen gomendatutako liburuen artean, goi-goian, pare-parean. Eta nirekin etorri zen etxera (Tabucchiren beste batekin batera).
Leire Bilbao Barruetabeña (Ondarroa, 1978). Zuzenbide ekonomikoan lizentziatua da eta banketxe batean dihardu lanean. Haur literatura idatzi du, gehienbat, eta hauxe du bere 2. poesia-liburua (Ezkatak argitaratu zuen 2006an).
Tira, poesiaz dudan ezjakintasunetik esan dezaket gustura irakurri ditudala Bilbaok idatzitakoak. Poema pertsonalak, familiarrak asko, etxe barruan urteetan zehar pilatutako irudi horituak, scanner bidez papereratuak. Xabier Mendigurenek esan zidan ederra, sakona, ausarta eta aztoratzailea zela Scanner. Ez dut erreferentziarik “ausardia” epaitzeko, baina gainontzeko 3 adjetiboekin ados nago. Dena dela, poesiarik xinpleenak gustatu zaizkit gehien. Minimalistenak, xume, zuzen eta gordinenak; batez ere Amaz erditu naiz eta Zakurrak labadoran izeneko atalak, ez horrenbeste garraioen ingurukoa, adibidez.
Nire lehenengo aldia izateko… ez da gaizki egon ;-)
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez