« Ageriko sekretua | Izatea bera »
Idazten ari dela idazten duen idazlea / Iban Zaldua / Elkar, 2012
Idazten ari dela idazten duen idazlea Asier Sarasua / Eibartik, 2012-12-07
Iban Zalduak ipuin-liburua argitaratu du duela aste batzuk, Idazten ari dela idazten duen idazlea.
Ni ere, Aritz Galarraga bezala, Zalduaren fana naiz aspalditik (Gezurren eta Traizioen sasoitik). Gustatzen zait, irakurlea nola erabiltzen duen, hara eta hona, haizeak orbela bezala, ezustekoak eta txiribueltak emanda (batzuetan larregi, egia da; derrigortuta bezala, bukaeran beti triplemortala ematera). Gustatzen zait, ipuinak sukaldatzen dituenean, nola botatzen dizkien beti koilarakada bat fantasia eta pare bat kilo ironia.
Zalduak harrapatu egiten gaitu, gainera, gu moduko batek kontatutako ipuinak direlako; gure istorioak direlako. Kasu honetan, esate baterako, Carrefourrera garamatza, edo Irakurle Klubaren berri ematen, edo Ikastolako gurasoen artean kokatzen… eta euskaldunon eguneroko burukominak, inkoherentziak eta moral bikoitza islatzen dizkigu, berriro. Hori bai, konplexu eta dramarik gabe. Are gehiago, askotan galtzailearen edo antiheroiaren figura baliatuz.
22 ipuin bildu ditu ipuin-liburu (ezen ez ipuin-bilduma) honetan. Betiko estiloan, baina literatura ardatz nagusi eta ia bakar hartuta. Idazleak, itzultzaileak, irakurlea… dira protagonista. Eta sariketak, kritikak, argitaletxeak, liburu-dendak eta irakurle klubak eszenario nagusi. Gustura, erraz eta irribarrearekin irakurtzeko 22 ipuin. Gehien gustatu zaizkidan batzuk aipatzearren, beharbada, Potroak, Bazkaria, Liburu denda perfektua, Izozki denda, Miraria…
Orain aste batzuk E.A. Poe-ren Kontakizunak irakurri nuen. Gustatu zitzaidan, baina orduan ere aipatu nuen euskal idazleen artean ere ipuin-bilduma gomendagarriagorik aurkituko nukeela. Boutade txiki bat, nahi baduzue. Baina egia da. Poe baino, nik neuk lehenago gomendatuko nioke nire inguruko ia edozeini Zalduaren azken hau. Durangoko osteratxorako, esate baterako.
Murakami gustatzen zaion irakurle baten aholkua eta iritzia onartzen baduzue, behintzat. Glups!
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Maialen Sobrino Lopez
Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola
Mikel Asurmendi
Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras
Joxe Aldasoro