« Kaukason zehar | Kristalezko begi bat »
Krimenak / Ferdinand von Schirach (Anton Garikano) / Erein, 2012
Ceci n’est pas un crime Saioa Ruiz Gonzalez / Argia, 2013-04-14
Betidanik pentsatu izan dut nola pasatuko den zigor legeetako abokatu defentsarien lana eta zertan datzaten Justiziaren esparruan aritzen den jende guztiaren eginkizunak.
Zer izan liteke krimena gauzatu duen norbaiten defentsan aritzea? Zer gertatzen da defentsa pertsonalean burututako krimen batez ari garenean? Nola egiaztatu benetako defentsa propioa? Edo, zertan datza defentsa legitimoa? Ferdinand von Schirach (Munich, 1964) juristari esker, argitu ahal izan dut gremio horren funtzionamenduaz neuzkan zenbait zalantza.
Schirachek lan esperientziari heldu dio bere lehen liburuari ekiteko. Krimenak izenburuaren azpian biltzen dira esparru pertsonal zein profesionalean idazlea markatu duten hamaika kasu, orain ipuin bilakatuta; Txeloa, Summertime, Defentsa legitimoa eta Berdea izeneko ipuinak hainbat burutazioren giltzarri bilakatu dira niretzat.
Oro har, istorio bilduma honetan ez dugu krimen bat gauzatzen denetik argitu arteko prozesuaren kontaketa soila aurkituko. Ez behintzat idazleak dioenari erreparatzen badiogu: “Hiltzaile, trafikatzaile, bankuetako lapur eta prostitutei buruz aritzen naiz ni. Bakoitzak bere istorioa du, eta ez dira gure oso desberdinak”. Eta, are gehiago, krimenaren ebazpena erruduna aurkitzean datzala uste badugu oker gabiltza. Idazleak gogoan du bere buruaz beste egin zuen osabak etengabe errepikatzen ziona: “Gauza gehienak konplikatuak dira, eta errua ere halakoxea da”.
Schirach literaturaz baliatu da bere lanbidean topatu dituen pitzadurez mintzatzeko eta, aldi berean, esperientziak gidatua, Justizia egiteari buruz eraiki duen ikuspegi pertsonala irakurlearekin partekatu nahi izan du: “Gizakiaz idazten dut, bere hutsegiteez, bere erruaz eta bere handitasunaz”. Eta, ene ustez, ez dago hura baino aitorpen literarioagorik.
Gizakiaz arduratzen diren lanbide gehienak bezala, Justizia ez da frogak=erruduna ekuazio matematiko hutsa bezain zehatza, tartean badira istorioak, gizakiak, bizitzak eta, nola ez, argilunak. Aburu propioetan sartu gabe, pertsonen bizitzen hariei tiraka eginez sortu ditu bere istorioak. Zerk bultzatzen du pertsona bat beste bat hiltzera? Zergatik? Ba al da horren justifikazio moralik?
Azkarregi erantzungo diogu azken galderari, eta nik lehena: Ez dago justifikatzerik. Baina erantzun emate kontua baino gehiago, balorazio kontua dela uste dut. Krimenak ordaindu beharreko kontua dira baina dena ez da uste eta ikusten dugun bezain argia.
Hetero
Uxue Alberdi
Irati Majuelo
Barrengaizto
Beatrice Salvioni
Amaia Alvarez Uria
Coca-Cola bat zurekin
Beñat Sarasola
Patxi Larrion
Etxe bat norberarena
Yolanda Arrieta
Jon Jimenez
Zebrak eta bideak
Nerea Loiola Pikaza
Nagore Fernandez
Zoo
Goiatz Labandibar
Asier Urkiza
Hetero
Uxue Alberdi
Joxe Aldasoro
Euri gorriaren azpian
Asier Serrano
Paloma Rodriguez-Miñambres
Galbahea
Gotzon Barandiaran
Mikel Asurmendi
Bihotz-museo bat
Leire Vargas
Irati Majuelo
Lagun minak
Jon Benito
Mikel Asurmendi
Francesco Pasqualeren bosgarren arima
Unai Elorriaga
Jon Jimenez
Neska baten memoria
Annie Ernaux
Asier Urkiza
Lautadako mamua
Xabier Montoia
Nagore Fernandez