« Baiki, euskalduntasunak galbahea behar du | Adurren irla »
Euri gorriaren azpian / Asier Serrano / Erein, 2024
Zorrak kitatu nahian Paloma Rodriguez-Miñambres / El Diario Vasco, 2024-11-16
Asier Serrano Lubaki Bandako kidea izanik, poesiaren esparruan ezagutzera eman zuen bere burua. Sari entzutetsuen irabazle (2011ko Irun Hiria Saria, Xabier Lete III Poesia Saria), kantagintzan ere aritu da, Lorelei taldearekin zein bakarlari gisa.
Olerkigintzan eginiko bidezidor sendo hori harira dator bere nobela berria iruzkintzeko, tonu poetikoak blaitu egiten duelako kontaketa osoa. Halaber, liburuaren hamalau atalek izen alegorikoak hartzen dituzte, esate baterako, lehenak “Genesia edo konkordunarena dirudien itzala” edo azkenak “Apokalipsia edo hiriaren izenak”.
Emakumezko protagonista idazlea da eta jaioterrira bueltatzen da hiltzear dagoen gizon baten desioa betetzeko. Gauzatu behar duen eginkizunak kanpoko bidaia baino barnekoa dakar. Garai lasaia eta (ustezko) demokrazia topatzen du; alabaina, utzi zituen hiriko kaleak orainaldian ibiltzeak hainbat konturen gaineko hausnarketara bultzatzen du: etika, sortzaileen lana eta horren ahalmena (metaliteraturaz jarduteko balio duena), botere harremanak, gizartearen ertzetan abandonaturik geratzen direnak (marjinatuak, eroak).
Narrazio teknikari dagokionez, erronka interesgarria aurkezten zaio irakurleari, idazlea harekin jolastu egiten delako. Batzuetan narratzaile orojakilea hirugarren pertsonatik zuzentzen zaio; beste batzuetan, berriz, galderak egiten dizkio, joko hori amaieraraino luzatuz. Dena dela, joera hori “Erlojugilea” eta “Abisalia” aurreko obretan ere antzeman ahal zen.
Ezin zaio ukatu Serranori adierazpide ederrak erabiltzen eta menderatzen ez duenik, eta lan eskerga egin duela ahots eta erregistro desberdinak ongi mamitzeko (hasierako tonu gordinak oihartzuna du istorioan zehar) baita gaur egungo giza kezkak agerrarazteko ere. Pasarte askotan erdiesten du. Hala ere, sinbolo zein metaforen pisua handi horrek irakurlearen arreta jartzea zaildu dezake.
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Maialen Sobrino Lopez
Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola
Mikel Asurmendi
Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras
Joxe Aldasoro
Erroen izerdia
Jone Bordato
Mikel Asurmendi
Zerua hemen
Oihana Arana
Maddi Galdos Areta
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Maialen Sobrino Lopez
Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya / Hamaca
Amaia Alvarez Uria
Sasi arteko sugarrak
Sebastian Gartzia Trujillo
Hasier Rekondo
Agerre
Juan Luis Zabala
Mikel Asurmendi