« Ireki ateak | Magma »
Kristalezko begi bat / Miren Agur Meabe / Susa, 2013
Miren Agur Meabe bere sasitzan endredaturik baina aske Hasier Etxeberria / zuzeu.eus, 2013-03-08
Ez dut literatura kritikarik idazteko asmorik. Gaur ez. Ez nuke nahi halakorik, inola ere ez. Konformatuko naiz azken denboretan euskaraz irakurritako libururik ederrenak piztu didan poza eta irakur-zoriona aitortzearekin.
Nik dakidala, sekula ez da ikusi halakorik gurean. Ez ar eta ez eme, boligrafoa eskutan harturik, edo idazmakina edota ordenadorea, halako aitortza handirik eta egiazkorik egiten. Eta, batez ere, halako indar eta abildadearekin transmititzen. Hain eder, hain gordin.
Kristalezko begi bat du izena Mire Agur Meabek Susarekin argitaratu duen azkenak. Nobela dela diote kontrazalean, baina ez da halakorik ez bada nobela zernahiri dei diezaiokegulako. Meabek berak dio gehiago dela Self-imitation bat, hots, autofikzioa baino, eguneroko moduko zerbait.
Ez nahastu, hala ere, ez baita ezagutzen ditugun eguneroko horietarik: goizean jaiki eta ogi bila joan naiz okindegira, etc.etc. Et, et, et. Ez da holakorik batere. Hemen biluztu egiten da emakume idazlea, M. mutilaguna atzean utzi eta haren zuloa baino, berak berezkoa daukan maitasun beharrarena ikusten du, eta aitortzen du, eta bizitzen du, eta kontatzen du: “neure sasitzan endredaturik, salbu sentitzen naiz”. Dio, nahiz eta dakien ezein amodiok ez duela sekula asebeteko, bai baita “bakardade mota bat ezerk uxatzen ez duena”.
Salbu sentitzen da, bai, den-dena aitortzearekin: gorputza ari zaiola zahartzen, bakardadea zaiola nagusitzen, haragitik datorren afektibitatea ezinbestekoa zaiola adieraztearekin… Lotsa izpirik gabe egiten du hori : “idazle askok arrastoan eutsi ohi diote beren irudiari, irakurlearen begi depredatzaileari bazka ez emateak bermatzen duen inmunitateaz jakitun. Nik ez”.
Ez, Meabe ez da lotsatzen edo ezkutatzen “bere lanaren geruzetan barrena”. Areago, egin duen ariketa literarioa ezinbestekoa du berriturik sentitzeko, izan ere, bere buruaz hainbeste da mintzo ezen “zikin sentitzen naiz hain neurekoia izatearren”.
Begi bakarra da Meabe. Kristalezkoa du ezkerrekoa. Eta horixe erabiltzen du kontakizunaren ardatz liburu guztian zehar. Irudizkoa baino, berak hamahiru urte zituenetik duen kristalezko begia da liburu honetako kontu guztien “irradiazio puntua”. Erdigunea, epizentroa, baina baita ere aitzakia, emakume konplexu batengana inoiz ez bezala hurbiltzeko, Annie Ernauxen liburuetan ez bada, eta, akaso, Natalia Ginzburgenetan ere bai.
Estilo zuzenarekin, garbiarekin, errazarekin, poetikoarekin, iradokorrarekin… irakurlea uhin gainean eramaten asmatzen duen horietakoarekin. Hori bai, joria da oso Meaberen prosa, hitz ezezagunez hornitua (garramu, karan, zarakar, ekortu, muker, tuntux…) eta baita aspaldi entzun gabekoekin ere (parpail, lasta, saroi…). Damu naiz liburuaren hastapenetik den-denak ez apuntatu izana, denek ala denek baitakarte halako edertasun lexikal sinestezin bat: irakurketaren ulermenik ez dute eragozten, baina urre pinportaz betetzen dituzte orrialdeak. Iduri du Meabek erabiliko ez balitu, betirako galduta geratuko liratekeela hitz eder guztiok: ataza, zedendu, iruntzi, tril egin…
Landetako Viex Bocaun etxetxo bat laga zioten Miren Agurri lagun batzuek, eta haraxe joan zen 2011ko udazkenean liburu hau idaztera, bere buruaz biluztera. Berdin zaio zuk edo nik zer iritziko diogun berari edo berak idazten duenari, ez baitago bera bezain gaiztorik bere buruari gogor egiteko orduan. “Ez nazazu kritikatu, neure buruari agiraka egiten neu naiz iaioena”, dio. Ez baitabil alferrik: “denbora eman behar zaio hematoma emozionalari, klarutu dadin”. Edota “Beharrezkoa da denborak memoria usteltzea iraganari buruz hitz egin ahal izateko”.
Erabatekoa izanagatik zintzotasuna, ordea, ezinezkoa gertatzen da errealitatea bete-betean harrapatzea, Margritteren piparen koadroan bezala. Egia osoak esaten jarrita ere, San Bartolome larrutu bat bezala erakutsi arren barrenak, pertsonai bilakatzen baita Meabe, nahi ala nahi ez. Ederki daki hori: “Pertsonaia ere bihurtu naiz orriotan, ezinbestean: ni neu izanik, ez naiz neu erabat”.
Autoimitazioaren ajeak dira, sorkuntza artistikoaren muga berezkoak, baita oraingoan bezala, perfekziotik oso hurbileko ariketa denean ere.
Baden Verboten
Iker Aranberri
Paloma Rodriguez-Miñambres
Ezer ez dago utzi nuen lekuan
Itziar Otegi
Mikel Asurmendi
Dolu-egunerokoa
Roland Barthes
Asier Urkiza
Guardasol gorria
Lutxo Egia
Nagore Fernandez
Zero
Aitor Zuberogoitia
Jon Jimenez
Hezur berriak
Ane Labaka Mayoz
Paloma Rodriguez-Miñambres
Simulakro bat
Leire Ugadi
Mikel Asurmendi
Ezinezkoaren alde
Iñigo Martinez Peña
Mikel Asurmendi
Haize beltza
Amaiur Epher
Asier Urkiza
31 ipuin
Anton Txekhov
Aritz Galarraga
Odolaren matxinadak
Miren Guilló
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Borrero txiki bat
Xabier Mendiguren Elizegi
Joxe Aldasoro
Zero
Aitor Zuberogoitia
Amaia Alvarez Uria
Oihaneko ipuinak
Horacio Quiroga
Aiora Sampedro