« Errealitatea bihurritzen | Lau ipuin eta beste horrenbeste olerki naiz kantu »
Odolaren sua / Irene Nemirovski (Jose Antonio Sarasola) / Alberdania, 2012
Grinei buruz Javier Rojo / El Diario Vasco, 2012-11-16
Alberdania etxeak Irene Nemirovski-ren zenbait liburu argitaratu izan ditu azken urte hauetan. Zerrenda hori osatzeko Odolaren sua nobela laburraren txanda izan da oraingoan. Jatorri errusiarreko idazle frantsesa (frantsestua) zen, judua eta 1942an Auschwitzen hildakoa. Nobela honetan bi Mundu Gerren artean Frantziako herri nekazarietan zegoan burgesia txikiaz hitz egiten zaigu. Horretarako, Silvio izeneko pertsonaiaz baliatzen da idazlea, pertsonaia honek lehenengo pertsonan kontatzen baitu ikusten duena. Silviok munduan zehar ibili ondoren zahartzaroan bere herrira bueltatzea erabakitzen du han erretiro lasaiaz gozatzeko. Erretiro horretan herrian bizi den burgesia txikiaren bizimoduaz aritzen da, haren jokaera etologo baten moduan azalduz, berarekin zerikusirik izango ez balu bezala. Mundu horretan, badirudi denbora gelditu egin dela, ez dela ezer gertatzen. Mundu horretan, badirudi zentzumenak sorgorturik daudela eta bertako pertsonaiak zoriontasunarekin parekatzen duten lasaitasunean bizitzea beste helbururik ez dutela. Familia kontu txikiak, errepikatzearen errepikatzeaz aldaezinak diruditenak, azaltzen zaizkigu, Colette-ren (Silvioren ilobaren) ezkontzaren kasuan bezala. Baina lasaitasun hori azal hutsa da. Azpian grinak daude eta grinek eramaten dituzte pertsonaiak tragediara. Itxuraz istripu bat izan zenak (Coletteren senarra zubitik erori eta itota hiltzea) agerian jarriko ditu barne-tentsioak, ezkutuko grinak. Azaleko itxura lasaiak eta barneko grinak (“odolaren suak”) talka egiten dute, testuan esaten den bezala egunak arrastaka eta urteak hegan igarotzen diren bitartean.
Kontakizuna interesgarria da oso, eta idazleak argumentuari intriga erantsiz jakin du irakurlearen jakin-mina ere pizten. Liburua xumea izan daiteke, baina halako liburu xumeak barruan gihar sendoa gorde dezakeela erakusten du. Horretarako idazle trebe bat besterik ez da behar.
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez