kritiken hemeroteka

8.822 kritika

« | »

Poza / Giuseppe Ungaretti (euskaratzailea: Eduardo Gil Bera) / Erein, 1992

Hitz zigilatuak Amaia Iturbide / Egin, 1992-05-19

Giuseppe Ungaretti poeta italiarraren Poza izeneko liburua Erein argitaletxearen eskutik atera da, Eduardo Gil Bera itzultzaile delarik.

Nahiz eta poeta hau hasieran futurismoaren korrontearekin loturik egon, denboraren poderioz eta poeta orori gertatzen zaion bezala, bere ahots propioari jarraituko zion, etiketarik onartzen ez duen bere estiloa landuko duelarik.

Sustantiboa da Ungarettiren poemagintzaren oinarria, adjetiboa bigarren planu batean geratzen delarik.

Darabiltzan adjetibo apurrak ez dira apaintzeko erabiliak, baizik eta esan egiten dutenak, beraz, nolabait esateko, sustantiboaren funtzioa betetzera deituak. Sustantiboak markatzen du erritmoa, erritmo sutsua, puskatua, erabatekoa. Eszenen azkartasuna eta abiada, bata bestearen ondoren doaz, elkargaindituz; kontrasteak dinamikoak dira, mugimenduzkoak.Irudiak zigilatu nahi dituela dirudi, finkatu, errotu, zerbait

gotor gauzatzeko. Tonua, orohar harturik, arranditsua da, himno batena, liburuaren izenburuan irakur daitekeenez. Bizipindarraren inguruko sentimendu zirraratsuak ditugu nagusi: ametsa eta desioaren eremu mugagabeak, bere aberriarenganako maitasuna, bizitzak eskaintzen dizkigun une gazi-gozoak… Nostalgia eta ironia eskuz esku doaz eta esan daiteke txanpon bereko bi aurpegi desberdinok goian aipatutako erritmo bizia areagotzeko lanean dihardutela. Bestaldetik niri hain gutxi gustatzen zaidan hizketa hutsalerako ez dago lekurik hemen, mezuz betetako poemagintza bait da Ungarettirena: gezi zehatzak jaurtikitzen ditu, zuzen doazenak, bihurguneetan galdu gabe. Bere biografiari errepasotxo bat emanez, ohartuko gara badaudela datu batzuk bere poemagintzarekin harreman estuak dituztenak. Izan ere, Ungaretti Alexandrian sortu izanak eta hogeitalau urte bete arte Afrikan bizi izanak pisuzko eragina izango du bere kreazio poetikoan. Baita Parisek ere; eta nola ez, Italiak. Parisen, besteak beste, Bergson filosofoa eta Apollinaire poeta ezagutuko ditu eta garai haietaan modan zegoen abangoardia artistikoan murgilduko da. Nostalgia deritzon poeman Parisez oroituko da. Italiak ere badu zantzurik bere lerro poetiko tinkoetan. Italieraz idazteaz gain, faxismoaren alde agertuko da eta ideologia hau goretsiko —“Italia”—.

Hainbat eta hainbat maila zeharkatuz bide egiten duen Ungarettiren poemagintzak lehenengo irakurketa batean hunkitu banau, geroxeago barneratu naizen berrirakurketetan are hunkigarriago suertatu zait.

Azken kritikak

Sorbatza
Markel Sanchez

Asier Urkiza

Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz

Nagore Fernandez

Ipuinak eta antzezlanak
Lourdes Iriondo

Amaia Alvarez Uria

Ezezagunak trenean... irakurtzen
Miren Billelabeitia

Paloma Rodriguez-Miñambres

Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz

Mikel Asurmendi

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Peru Iparragirre

Lera
Castillo Suarez

Maialen Sobrino Lopez

Hezitopia
Nora Salbotx

Joxe Aldasoro

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Artxiboa

2026(e)ko azaroa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

Hedabideak